Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an
Abenduaren 3an izango da Euskararen Nazioarteko Eguna. Eusko Ikaskuntzak zera antolatu du edizio honetan: euskal gazteengana zuzenduz, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa. Abenduaren 3an ospatzen den ENE-ren ikur izango dira horien bertsoak.
Xabier Paya, Uxue Alberdi, Sustrai Kolina, Oihane Perea eta Etxabe bertsolariek hartu dute parte aurtengo bideoan. Bakoitzak gai banaren inguruko bina bertso kantatu dituzte.
Bestalde, Eusko Ikaskuntzak testu bat sortu du Wall Street Journali erantzuteko, eta horri atxikimenduak adierazteko aukera ere eskaintzen du. Azken urrats bezala, jasotako erantzunak egunkarira bidaliko dituzte.
Jarraipen berezia izango du egunak euskosare eta Euskonews Gaztea weborrietan. Izan ere, bertsolari guztiekin hitz egin du gazteei zuzendutako astekariak.
Erantzunak kargatzen...