Luma Hilabetekariak antolatzen du I. Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa. Irunen izango da, larunbatean, abenduak 1. Azaroaren 28an bukatuko da izena emateko epea. Aurreneko aldi honetan, ez dira 40 baino partaide gehiago onartuko.
Datorren hilaren lehenengo egunean, Euskal Herriko I. Euskal Herriko Hitz gurutzatuen Txapelketa antolatuko du Luma Hitz Jokoen Hilabetekariak Irungo Bidasoako Euskal Kultur Elkartean.
Txapelketa horren zehetasun guztiak Xedera.com webgunean jarri dituzte, eta webgunetik bertatik ere izena eman daiteke txapelketa horretan parte hartzeko. Baita txapelketa ondoren antolatuta den bazkari animatuan.
Goiz horretako hitz gurutzatuzalerik trebeenak 300 euro eramango ditu. Baina horretarako hiru sailkapen froga, final erdia eta finalean irabazi beharko du.
Txapelketa goizeko 10:30tan hasiko da Irungo Alde Zaharreko Larretxipi Karrikan aurkitzen den Bidasoak Euskal Kultur Taldeko lokal eraberrituan. Eta eguerdi arte luzatuko da hiru txandetan: sailkapenak, final erdia eta finala. Ondoren bazkari animatua, bertsolariak etab...
Aupa euskal hitzen aldeko gurutzada!
Zorionak Luma zuen ekimenagatik. Ea parte hartzera animatzen garen, garaiz gabiltza eta!
Gurutzatuaren hitza. Amen