Teknologia albisteak

Wikieu-L: euskarazko Wikipediaren posta-zerrenda

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - Eibar.org
2007-11-29 : 09:11

Euskarazko Wikipediaren posta-zerrenda sortu da berriki. Ez da beharrezkoa Wikipedian izena emanda egotea edo editore aktiboa izatea zerrendan parte-hartzeko. Harpidetzen bazara, zerrendakideek eskertuko dizute zure aurkezpen mezu bat bidaltzen baduzu. Hona, mezu honetan, orain arte beren burua aurkeztu dutenak. Itxura batean, talde maskulino samarra dirudi; zer egingo diogu ba.

Wikieu-L du izena zerrendak, eta Wikipediako lankideen arteko komunikaziorako bide osagarri bat izan nahi du. Badaude elkarlanean jarduteko beste modu batzuk, noski:

Entziklopedia librea hobetzen laguntzeko modu asko daude, eta zerrenda bat gehiago izango da. Gainera, hobetzeko modu sinpleena beste bat da: zu zeu zuzenean sartu; artikuluak aldatzera edo sortzera ausartu, zerbaitek azalpen hobea merezi duela uste baduzu.

Wikieu-L

Posta-zerrendari dagokionez, Harpidetzeko, hemendik egiten ahal duzu. Harpidetza baieztatu ondoren, mezuak jasotzen hasiko zara, eta bidali ere ahal izango dituzu.

Duela egun batzuk hasi zen zerrenda martxan, baina mezuak artxibatzeko aukera duela azaroaren 28an aktibatu da. Baina hemendik aurrera, artxibo hori eta bere bilaketa aukerak ere baliagarri izango direlakoan gaude. Wikieu-L Wikipedia osoko zerrenden sistemaren parte da, eta haietako asko bezala, Gmane zerbitzuan dago artxibatua. Hemen dago artxibo hori:

Gmanek, gainera, jarduna RSS bidez jarraitzeko zenbait aukera ematen ditu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago