Sustatu logoa Teknologia albisteak

Guaixe.net eta Beleixe.com: Sakanako berriak sarean

Bierrik elkartea 1994an sortu zen Sakanan euskarazko hedabideak uztartu eta bulkatu eta euskal kultura jorratzeko asmoz.

Hamahiru urte hauetan Guaixe hilabetekariak, Beleixe irratiak, Oixe astekariak eta Guaixe astekariak arduratu dira Sakanan gertatutakoaren berri emateaz. Hemendik aurrera, sarean ere izanen dugu informatzeko aukera:

Beleixe.com Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea (NIES) proiektuari esker gauzatu da. Sareko kide diren 6 irratiek (Aralar, Beleixe, Esan erran, Euskalerria, Karrape eta Xorroxin irratiak) beren baliabideak eta ekoizpena optimizatzeko eta Nafarroa osora hedatuko den programazio bateratua emititzeko asmoa dute. Ildo horretan, lehenengo lana izan da sei irratiak digitalizatzea, irratien webguneak sortzea eta eguneko audioak sarean denon eskura jartzea. NIESek Topagunearen eta Udalbideren laguntza jaso du proiektua aurrera ateratzeko. Hemen dituzue proiektuaren eta irratien webguneak:

Guaixe.net gaur egun karrikaratzen den astekariaren isla izanen da sarean. Elkartea sortu zenean hilabetekari zena astekari, eta astekari zena egunkari bilakatuko da webgunean. Informazio erabilgarria, bat-batekoa eta euskaraz eskaintzea dira webgunearen helburu nagusiak. Guaixe astekariaren edukiak jasoko ditu, baina webgunea dinamikoa izanen da eta egunero gehituko dira berriak.

Webgunea martxan jarri orduko, atal berriak gehituko zaizkio, hala nola, Sakanarekin loturiko materiala bilduko da bertan: argazkiak, liburuak pdf-n, informazioa... Sakandarrendako eta Sakanakoak ez direnendako erreferente bihurtu nahi du webguneak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu