Mundua.com 2006ko Martxorarte abian jarri ez bagenuen ere, badira bi urte zerbitzu honen garapenean hasi ginela. Gainera gabonak gainean ditugula kontuan izanik, ezkutuko lehen pausu horiek gure erabiltzaileekin ospatzea erabaki dugu.
Blog zerbitzu bat izanik, argi dago ezer ospatzeko modurik egokiena gure erabiltzaileen artean lehiaketa bat antolatzea dela eta horixe da egingo duguna: Mundua.com-eko blogetan argitaraturiko mezu edo istorio onenak sarituz.
Mezu interesgarri, eder, arraro, kurioso edo xelebreena idazten duenak iPod nano bat irabaziko du. Bestalde, gainerantzeko 9 mezu onenen artean iPod Shuffle bat zozketatuko dugu.
Parte hartzeko epea abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da eta irabazleen berri abenduaren 19an eguerdiko 12etan emango dugu.
Lehiaketaren arauak eta bertan parte-hartzeko onartu eta bete beharreko baldintzak hauek dira:
* Mezua, azaroaren 1etik eta abenduaren 18 bitartean argitaratua izan behar du.Besterik gabe, zorte ona izan dezazuela eta nola ez, onenak irabaz dezan.
Animatu zaitezte!
Erantzun
Sartu