Sustatu logoa Teknologia albisteak

Itoiz, 30 urte

Diskaren grabaketa

Diskaren grabaketa

Itoizen lehenengo diska 1978ko apirilean grabatu zen Donibane Lohitzungo Bachanalles estudioetan. Grabazio arduraduna Jean Phocas izan zen, ordurako Errobiren teknikari moduan zaildua. 30 urte betetzen dira beraz Indar Trabes berbena taldea Itoiz bihurtu zenetik.

Diska hartako kantuak:

  1. Phuntzionariat
  2. Goizeko deiadar
  3. Zati txiki bat La m'en
  4. Lau teilatu
  5. Hilzori I
  6. Hilzori II
  7. Foisis jauna
  8. Astelehen urdin batean

Urteurrenean

Urteurrena dela eta, ez dut entzun ezer berezirik antolatu denik. Kontzertu, erakusketa edo saiorik balego abisatu mesedez. Itoiz nire bizitzako parte garrantzitsua izan zenez bi gauzarekin aportatzea pentsatu dut:

  • Itoiz tumblr bloga . Itoizi buruz sarean aurkitzen ditudan materialak biltzen ari naiz hor.
  • Itoizen historia xtimeline-a. Oraindik bukatu gabe, eskerrak Jon Eskisabelen liburuari.

Iparraldetik ere beste ekimen bat ospatzen ari dira egunotan:

  • Itoiz kantatuz . Itoizen hamaika kantu moldatu eta iparraldeko kolegio batzuetako haurrek kantatuko dituzte.

Bestelako materiala

Urteurrena errepasoa egiteko aitzaki ona izan daiteke. Komunikabide tradizionaletan ere aprobetxatuko dute ziurrenez. Hona hemen nere gomendioak:

Gehiago hemen: itoiz.tumblr.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu