Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

5

Kelly familia ezagutu berri duzuenontzat...

Sustatu
2008-01-31 : 10:01

Bulego orduetan beste zereginik ez dugunez, euskal bulegariok The Kelly Family taldearen Agur Jaunak grabaketaren Youtubeko bideoa pasatu diogu elkarri frenetetikoki azken egunotan. Hain izan da notizia inportantea, non aste honetako Gaur Egun albistegiko portadako titularren artean ere eman duten. Ia-ia Nafarroan sortutako talde bat dela ez zekien inork?

Kondalari baten bloga eta beste

Jakes Larre - Euskal kultur erakundea
2008-01-31 : 09:01

Koldo Amestoy kondalariak bere bloga estreinatu du: http://www.koldo-amestoy.com. Euskarazko eta frantsesezko artikuluak aldizkatzen ditu bere eguneroko gogoeten eta azken ikuskizunen berri emanez.

2

Jaioberriak euskaraz erregistratzeko kanpaina

Behatokia - Behatokia
2008-01-31 : 08:01

2007ko abenduaren 19an Aretxabaletako Erregistro Zibilak ume bat lehenengo aldiz euskaraz erregistratu zuenetik, guraso asko izan dira Behatokira jo dutenak euren umeak euskaraz inskribatzeko helburuarekin. Baita lortu ere, Bilbon esaterako, egin dira jada euskarazko erregistroak. Ondorioz eta gurasoen eskariei erantzunez, haur jaioberria euskaraz erregistratzeko eman beharreko urratsak azaltzen dituen dokumentua prestatu du Behatokiak eta beharrezkoak diren formularioak ere eskuragarri ditu.

Zein da zure elkartean euskararen egoera?

KONTSEILUA - KONTSEILUA
2008-01-30 : 14:01

Elkarteetan eragiteko Kontseiluak abian jarritako norbanako konpromisoen kanpaina arrakastatsua ari da izaten. Norbanako ugarik bete dute jada Kontseiluak posta arruntez nahiz internet bidez zabaldutako testa, eta dagoeneko zenbait elkarte hasi dira euskararen aldeko neurriak hartzen.

Arratiako mullet tradizionala

Sustatu
2008-01-29 : 09:01

Jabik jarri gintuen irudi hauen pistan mullet orrazkerari buruzko joan den asteko piezan. Atzo, estilo amerikarrekoa jartzearekin bat laguntza eskatu genuen, eta iritsi da. Eulalia Abaitua Allende-Salazarrek 19. mendean Arratian gizonezkoei ateratako argazki bi (honakoa, eta kapela duenarena bestea) pasatu dizkigu Oier Araolazak.

5

Robert Caparen negatibo galduen artean, Euskal Herrikoak

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2008-01-29 : 09:01

Museo batera eraman berri dituzten Robert Caparen negatibo galduen artean, dozenaka eta agian ehundaka argazki daude Euskal Herrikoak. The New York Times egunkariak argitaratu dituen lehen irudietan, negatibo sorta batzuen etiketak ikusten dira: Zornotza, Bilbo, Elgeta, Eibar, Bermeo... Caparen argazkiez gain, Gerta Taro eta David Chim Seymourrenak ere badaude negatibo galduen artean, eta baliteke Euskal Herriko horiek, etiketengatik, Seymourrenak izatea.

1

Infonomiak delegazio bat zabalduko du Arrasateko Garaian

AZK Komunikazioa - GARAIA Berrikuntza Gunea
2008-01-29 : 09:01

Infonomia berritzaileen sareak eskualde ordezkaritza bat ireki du Euskal Herrian, eta Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean du egoitza. Elkartze gune honek berrikuntzaren esparruan punta-puntakoak diren enpresen arteko loturak sustatzeko aukera eskainiko dio Garaiari, eta baita ikertzaileen arteko topaketak eta elkarreraginak erraztekoa ere. Infonomia sareak 17.000 kide ditu eta, beraz, berrikuntzan interesatutako Europako pertsonen sare nagusietako bat da. Horietatik, mila inguru Euskal Herrikoak dira.

Instalatu Ubuntu euskaraz, aldamenean informatikaririk izan gabe

Sustatu
2008-01-28 : 10:01

Ubuntu sistema eragilea euskaraz instalatzea gauza erraza bihurtu du WUBI programak. Windows-en gaineko instalatzaile arrunt baten gisa lan egiten du WUBIk. Benetan: aldamenean informatikaririk eduki barik, Ubuntu jar dezakezu zure PC-an euskaraz, era seguruan. Bestalde, bihar asteartea 29 Planet Ubuntu euskalduna sortzeko aburuz bilera deitu dute Leioan. Linux aldaerarik erabilterrazena da Ubuntu.

3

Enaitz Iriondo kasua: Internetek behartu du prentsa tradizionala

Josu Mendicute - Eibar.ORG
2008-01-28 : 09:01

Enaitz Iriondoren kasua sutautsa bailitzan hedatu da interneten. Internetek aurrea hartu dio prentsa tradizionalari eta blogarion bultzadaz iritsi da portada guztietara.

3

Mullet: eredu amerikarra

Sustatu
2008-01-28 : 09:01

Mullet euskaldunaren jatortasunaz egon dira erantzun batzuk gure aurreko argazkiaren kontura. Inguru anglosaxoietan zerekin lotzen den ikusteko, berriz, amerikar estilo jatorreko mullet hau adierazgarria izan daiteke, berriz, Nascar auto-lasterketetako zaletuaren estetikaren eredua.

4

Euskarazko Wikipedia, Sareko Argia saria 2008

Sustatu - Argia Sariak, Txitxardin Beltza, Lasarte-Oria
2008-01-25 : 18:01

Euskarazko Interneteko sari kuttunena, Sareko Argia, euskarazko Wikipediarentzat izan da. Oraintxe eman ditu Argia aldizkariak Argia Sariak.

6

Guggenheim defektua, kultura aitzakia da

Mikel Iturria - Harrikadak / Martin Ugalde Foroa
2008-01-25 : 11:01

Euskal kulturaren kontsumoaz aste honetan izandako mahainguruko Mikel Iturriak bere blogean jarri du zer azaldu zuen berak. Han gehixeago ere badago, klikatzen baduzu.

10

Mullet edo orrazkera abertzalearen arbuioa

Sustatu
2008-01-25 : 09:01

Euskal orrazkerarik abertzaleena da seguraski: gainaldean motz baina lepoaldean ilea luze beherantz, alkandora gaineraino. Eta termino zehatzak deskribatzen du ingelesez: mullet (Wikipediako sarrerak "euskal separatisten" estetika ere aipatzen du). Baina, hara!, askorentzat (kanpotarrentzat bereziki) zaharkitutako estetika itsusi baten adierazgarria da, eta halaxe deskribatzen du zehatz Wheylonak, Donostiako blogari kaliforniarrak.

3

Txorionak! 20 urte okupatzen, 25 urte komunikatzen

Gaizka Amondarain - Gasteizko Gaztetxea eta Hala Bedi irratia
2008-01-25 : 09:01

Urte berezia da aurtengoa Gasteizen. Bertako gaztetxeak eta Hala Bedi irrati libreak 20 eta 25 urte betetzen dituztelako hurrenez hurren. Aitzakia hau aprobetxatuz, urte osorako kanpaina aurkeztu berri da Txorionak! lelopean eta txorimaloa hartuta irudi nagusi moduan.

8

Maitane, sexu abertzalea

Sustatu
2008-01-24 : 16:01

Maitane delako baten sexu iragarkia irten da atzo eta gaur Diario Vasco egunkarian. Gaztelaniaz, errore ortografiko batzuekin, zera eskaintzen du Maitanek: OƱatiko musua, arrantzalearen postura, orgasmoan irrintzia, irteerak edo baserrian bertan... Eguneraketa, otsailak 25: Fermin Etxegoien ETBko gidoilariak dio programa berri baterako amua dela iragarki hori.

2

AHTaren ibilbidearen 1.1 bertsioa jadanik eskuragarri.

AHT Gelditu! Elkarlanaren auzolana. - AHT Gelditu! Elkarlana
2008-01-24 : 08:01

2007ko azaroan AHT Gelditu! Elkarlanean AHTak izango luken ibilbidea irudikatzen duen Google Earth-eko .kmz fitxategiaren 1.0 bertsioa publikatu genuen. Gure weborrian jadanik 1.1 bertsioa eskuragarri dezute.

"Mandatarien gerra", Joxi Basterretxearen nobela labur saritua

Maite Rey - Ondarroako Udala
2008-01-23 : 14:01

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketa Jose Inazio Basterretxea irakasle eta idazle galdakoztarrak irabazi du zazpigarren deialdian, "Mandatariaren gerra" deritzan lanari esker.

EuskalNatura.net-ek urtebete

EuskalNatura.net-eko lantaldea - EuskalNatura.net
2008-01-23 : 10:01

EuskalNatura.net webguneak urtebete egin du gaur, urtarrilak 23. 2006ko urrian lantzen hasi eta duela urtebete eman zuten jakitera komunikabideetan EHUn Biologia ikasketak egiten diharduten 6 gaztek. Egun, biologia eta geologia ikasketak egiten ari diren 20 eta 22 urte bitarteko 12 lagun ari dira webgunea berritu eta osatzen.

1

Kontsumitzen da euskarazko kultur produkzioa?

Sustatu
2008-01-23 : 09:01

Berria egunkariak eta Martin Ugalde Kultur Parkeak elkarlanean antolatzen duten Martin Ugalde Foroan mahai-ingurua galdera honen inguruan: Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa? Gaur asteazkena, urtarrilak 23, 19.00etan, Andoainen.

1

MU 2.0: software soziala Mondragon Unibertsitatean

Joxe Aranzabal - Mondragon Unibertsitatea
2008-01-22 : 13:01

Mondragon Unibertsiateak sortu berri ditu blog plataforma bat, blog batzaile bat, wiki plataforma bat eta lantalde bat Facebook komunitatean. Baliabide horien bidez, unibertsitatea hasi da lehen urratsak egiten, bai edukiak eta baita ikasleekiko harremanak beste modu batean kudeatzeko, Web 2.0k eskaintzen dituen baliabideak erabilita, alegia, software sozialaren bitartez.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››