Teknologia albisteak
1

XML teknologia, ikastaroa.

Erabiltzailearen aurpegia
Ainara Muñoz Sarasola - Asmoz Fundazioa
2008-03-14 : 12:03

Asmoz Fundazioak,XML teknologia: Oinarriak eta tresnak ikastaroa antolatu du.

Teknologia berrien erabilera bultzatzeko egitasmoak ugalduz doaz azken urteotan eta informatika eta interneterako tresnen erabilera gero eta zabalagoa da, bai eguneroko bizitzan eta baita lan munduan ere.

Horren adiera da Asmoz Fundazioak, internet bidez antolatzen duen XML ikastaroa. 50 ordutako ikastaro honek, internet bidez, XML teknologiaren oinarriak eta tresnak ezagutzea du helburu.

XML oinarri-oinarrizko teknologia da eta gaur egungo informatikaren arlo askotan dago integratuta. Web aplikazioen munduan asko erabiltzen da (hor dago Ajax teknologia, esate baterako) eta web zerbitzuekiko komunikazioaren euskarri nagusia da. Bestalde, era askotako dokumentuak kodeatzeko erabiltzen da: liburutegi digitalak, testu-corpusak, e-merkataritzako informazioaren errepresentazioan eta transferentzian, eta abar. Datu-baseen munduan ere garrantzia hartzen ari da, datu-transferentziarako euskarri gisa ez ezik, baita biltegiratzeko formatu bezala ere.

Beraz, gaur egun XML eta bere inguruko teknologia menderatzeak balio handia du eta informatikariek ez ezik beste arlo batzuetako profesionalek ere izan beharko lukete XMLren gaineko prestakuntza eta trebakuntza.

Informatikako ezagutzak dituen interesatu orori zuzendua dago ikastaroa: bai informatikako ikasketak egin dituztenei baita praktikaren bidez informatikan ibiliak direnei ere.

Maiatzak 5ean hasi eta Ekainak 30 bitarte iraungo duen ikastaro honen informazio orokorra eta izen-emate orria Asmoz Fundazioko xml.asmoz.org webgunean topa daitezke. Matrikula epea Apirilak 30ean amaitzen da.

Erantzunak

INHAR
2008-03-14 : 13:50

Pinta ona du; pena, 650€ko kostua duela.
Sarean badira teknologia berrien tutorial, ikastaro, e.a.ak debalde (ikus videotutoriales.com).

Saiatuko al gara horrelako bat euskaraz egiten?

Erantzun

Sartu