Kultura edukiak formatu digitalean euskaraz sortzea nahiz zabaltzea eta kultura lan monografikoak edozein euskarritan argitaratzea bultzatzeko helburuarekin, proiektu eta jarduera kulturaletarako laguntzak emango ditu "Gipuzkoa 2.0" programak.
Gipuzkoa.net-ek zabaldu duenez, Diputatuen Kontseiluak 441.200 euro onartu ditu Gipuzkoa 2.0 programarako
Kultura eta Euskara Departamentuak Gipuzkoa 2.0 deritzan programa onartu zuen, eta bi lerro nagusitan bideratuko dira:
Horiek Gipuzkoarako interesa duten kultura gaiei buruzkoak, liburu edo disko euskarrian edo jendartean hedatzeko balio duen besteren batean eginak, eta irabazi asmorik gabekoak izan behar dute. Horrelakoetarako diru laguntzetan 80.000 euro emango dira.
Lerro honetan kokatzen diren proiektuen edukiak honelakoak izan behar dute:
Aurtengo diru laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 2008ko maiatzaren 15ean bukatuko da.
Gipuzkoako Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzaei buruzko informazioa www.gipuzkoaeuskara.net webgunean.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Gipuzkoa 2.0 laguntzak emateko deialdiaren oinarriak