Arabako bertsolari txapelketaren finala larunbatean
2008-04-03 10:04
Apirilak 5, larunbata, arratsaldeko 5etan Gasteizko Printzipal Antzokian izango da Arabako bertsozaleon festaren amaiera handia final nagusiarekin.
Horrela bere indar gorena hartuko du larunbat honetan, Rakel Anitua aurkezlea eta Pablo Pagegi gaijartzailearen esanetara Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita, Manex Agirre eta Oihane Perea arituko dira txapela eskuratu nahian. Hiru txapeldun izandakoak dira eta batek lehenengo aldiz kantatuko du finalean. Baina dena dela 6rek nahi izango dute txapeldun izatea eta horretarako ahalegin guztiak egingo dituzte.
Gonbidatuta zaudete guztiok Arabako bertso festa honetara!
Erantzunak kargatzen...