Hasi gara liburutegiko maileguetan kanona ordaintzen
2008-03-17 09:03
Ordainketa, oraingoz, Espainiako Kultura Ministerioak egiten du (lehena gertatu da: 1.3 milioi euro). Hurrengo urtekoa ere Ministerioak egingo du, eta gero, ikusiko da, baina nonbait udal liburutegien kasuan udalek egin beharko diote aurre. Hala ere, 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, kanon honetatik salbuetsita daude liburutegiak.
Detaileak Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) abokatuak, Elena Lakak, kontatzen ditu bere blogean. EIE elkartea CEDROren bazkide da.
Erantzunak kargatzen...