Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ez gehiago MCC, orain Mondragon

Sustatu
2008-04-01 11:04

Mondragon izango da MCC enpresa taldearen izen berria. Azenturik gabe. Logoa ere aldatu dute: elkarri eskua ematen dioten bi pertsona irudikatzen dituen M hizkia izango da logotipoa. Izen eta logo horrek humanity at work leloa eramango du alboan, euskaraz gizatasuna lanean.

Joxe Aranzabalek ere komentatu du jokaldia bere blogean.

Interneten, berriz, MCC da oraindik webgunearen marka, Mcc.es domeinuan. Eta han ez da aldaketarik nabari.

Are gehiago, blogetan eta Interneteko hedabideetan, zabaldu den logoaren irudia, adibidez Goiena.net-en, oso kaskarra da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu