Tabakaleraren inguru kultural eta instituzionalean adostu den asmo handiko berrantolaketa bati esker, Gipuzkoan kultura bisualaren arloan lanean diharduten zenbait ekipamenduk bat egingo dute Tabakaleran.
Tabakaleraren euskarri diren hiru erakundeak � Donostiako udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza � hitzarmen historikoa itxi dute, zentro berria indartzeaz gain, bikoizketak saihestu eta baliabideak optimizatzea ahalbidetuko duena.
Hitzarmen honen ondorioz, kultura bisualeko fabrikari loturik, hiriko, Gipuzkoako herrialdeko eta, hein batean, baita Euskal Autonomia Erkidegoko panorama kulturalean eraldaketa sakon bat jartzen da abian.
Hitzartutako kolaborazioak hainbat ekipamenduren bategitea ekarriko du, beraien irudi juridikoa edozein dela era eta orain artean erakunde baten edo bestearen esku egon izana alde batera utzirik. Tabakalerak orain arte Eusko Jaurlaritzaren menpe egon diren zerbitzuak (Euskadiko Filmategia), Donostiako udalaren esku egon direnak (Donostia Kulturako Zine Unitatea) eta Gipuzkoako Diputazioaren esku egondakoak (Arteleku eta Koldo Mitxelenako erakusketa zerbitzua) batuko ditu.
Honekin batera, Koldo Mitxelena eraikina hasiera batean Tabakaleran kokatzekotan zen etorkizuneko Euskadiko Liburutegiaren egoitza bilakatuko da.
Ildo berean, erakundeek funts bibliografiko eta digitalak elkartrukatu eta utziko dituzte Euskadiko Liburutegia eta Tabakalerako Mediateka hornitzeko helburuarekin.
Plan Operatibo gisa 2007ko abenduan aurkeztutako Nazioarteko Kultura Garaikide Zentroaren �Tabakaleraren- egitasmoaren garapen eta definizioak, Elkartea osatzen duten Erakundeen hausnarketa eragin du eta horren ondorioz Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak honako funtsezko oinarri eragileak adostu dituzte elkarrekin
Honen guztiaren ondorioz, honako oinarrizko elkartzeak erabaki dira:
Aztertuko da egokia den Mediaketa osatzea, Gipuzkoako lurralde historikorako eta/edo Donostiako hirirako irakurketa publikoaren sareko buru eginez.
Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Donostiako Udala
Hasier Etxeberriak kezkekin jarraitu du, eta alderatu egin ditu iaz Tabakalerak kaleratutako egitasmo dosierra, eta orain publiko egin duten akordioa.
Gehiago ere ikusi du Etxeberriak: goizetik arratsaldera, 2007ko dosierra desagertu egin dela Tabakaleraren webgunetik, eta haren ordez akordio berria jarri dutela, aurrekoaren leku berean, sarean.
Baina kopia bat eduki bazuen idazle eta kazetariak, eta sarean jarri du: Tabakalera proiektuaren txostena 2007 (PDF)
Tabakalerako Komunikazio departamentutik jakinarazi nahi dugu iazko martxoko dosierra ez dela Tabakalerako web orritik desagertu, soilik lekuz aldatu da; atzotik prentsa oharrak eta dosierrak artxibatzen ditugun atalean dago, kronologikoki dagokion lekuan,
eta Tabakaleratik ateratako gainontzeko dokumentuekin batera.
Web orria etengabe eguneratzen dugu eta une honetan erakunde arteko akordio berriari eman nahi izan diogu protagonismoa (http://www.tabakalera.eu/euskara/proyecto.php?op=0).
Bide batez, argitzea komeni da akordio hori ez dela proiektuaren definizio berria, proiektua posible egiten duen hitzarmena baizik.
Nahi duzuenerako hementxe izango gaituzue.
Ongi izan
Tabakalera proiektuaz zalantzak azaldu ditu Hasier Etxeberriak bere blogean, justu akordio honen berri eman aurretik argitaratutako hiru artikulutan:
Bat - Bi - Hiru