Apirilaren 3tik maiatzaren 15era bitartean "Zinea Euskaraz", Topaguneak antolatutako Film Laburren V. Zirkuituan: 10 film labur 38 herritan ikusteko aukera, horretan datza zirkuitua. Euskaldunek egindako zinea euskal ikus-entzuleen esku, begi, belarri, bihotz
Aurtengo film laburren zirkuituan, honako laburmetraiak:
- UNREST. 2007. Gentzane Agirre Onaindia
- ALL ABOUT EVES. 2007. Gentzane Agirre Onaindia
- AZKEN TRENA. 2007. Mikel Alvarez
- COLUMBA PALUMBUS. 2007. Koldo Almandoz
- MOMORRO. 2007. Asier Mendoza
- ITZALAK. 2007. Iñigo Kintana
- ARDAUAREN NEGARRA. 2008. Logela Multimedia
Eta IKUS-ENTZUNEZKOEN RALLYko 2005, 2006 eta 2007 ko lanak:
- Anteojonudoak (Eibarren , 2005eko abenduaren 17an). Kalageli Taldea
- Zeruari (Aiara aldean , 2006ko abenduaren 18an egina). Gaizko Fanarraga eta Ibon Antuñano
- Bestaldean (Elgetan , 2007ko abenduaren 29an egina). Trastaka Ekoizleak
Filmen sinopsiei buruzko informazio gehiago hemen , eta egutegi osoa hemen kontsulta daiteke.
2007ko Ikus-Entzunezkoen Rallyko laburmetraiak kanal honetan aurki ditzakezue. Eta irabazi zuen lana, hemen