Urte bete bada Legazpin ZingiZango euskara elkartea sortu zela. Bere ikur nagusia web orria izan da eta web hau berritu dugunean horren berri eman nahi diegu sustatuzaleei.
Iazko urte hasieran elkartea sortu eta gutxira blogak.com webean gure bloga sortu genuen. Sustatuk" ere eman zuen horren berri. Urtean zehar bestelako ekitaldiak ere antolatu izan ditugu (Santa Eskea, herri kirolen erakustaldia, Erromeria agorreko Santikutzetan eta abar) baina, esan bezala, gure ikur nagusia web orria izan da.
Hori horrela izanda, sarean pauso bat aurrerago eman nahi izan genuen eta, inguruko zenbait herritako ereduak ikusita, gure web orria sortu eta jantzi dugu: ZingiZango.com, hain zuzen. Albisteak, herritarren eta herriko taldeen blogak, argazki galeria eta hainbat eta hainbat atal ditu web orri berriak. Ez gara horretan luzatuko sartu eta zuk zeuk ikusi ahal izango duzu, sustatuzale.
Ohartzen gara ez dugula ezer berezirik egin. Herri askok hartu digutela aurrea Interneten baina gureak berezitasunik izan badezake honakoa da: ZingiZango elkarteak ez du liberaturik eta web orriak ere ez editorerik. Herriarentzat sortutako tresna da eta herriak elikatzen du. Harreman zuzena eta parte hartzeko atala dira horretarako bide eta iturri. Eta, oraingoz behintzat, iturriaren isuria joria eta etengabea da. Hala ere, aurrera begira gure proiektua herriko talde gehiagori aurkezteko asmoa daukagu eta horretarako komunikazio plana ari gara osatzen. Izenburuan esan dugun bezala, zingizango.com-ek legazpiarrengandik abiatu eta legazpiarrengana iritsi nahi du.
Kaixo Sustatu,
Sustaturen albisteko esteka gaizki dago.
Eskerrik asko.
ZingiZango