Teknologia albisteak

Arrasate: ez du aurrera egin PPren mozioak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-04-03 : 23:04

Alkatearen kalitatezko botoarekin, ez du aurrera egin PPk Isaias Carrascoren atentatua gaitzetsi eta Udala terrorismoaren aurkako "edozein" ekimenen buru izateko eskatuz aurkeztu duen mozioak. Hain zuzen, 7 boto izan ditu alde mozioak (PP-ko bat, PNV-ko hiru eta EA-ko bat), ANVko 7 kontra eta Aralar abstenitu egin da. Itziar Lamarainen mozioak ez du aurrera egin alkateak kalitatezko botoa erabili du-eta. Azpimarragarria da PSE-EEko lau zinegotziak ez direla osoko bilkurara joan ezta EAJko Luis Mari Apraitz eta Ezker Batuko Joseba Ugalde zinegotziak ere ez direla bertan izan. Gauzak horrela ez da onartu mozioa. Bozketaren bideoa ere badago goiena.net atarian.

Arrasate: ez du aurrera egin PPren mozioak

Erantzun

Sartu