Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Post-euskaldunaren definizioa

Fermin Etxegoien - EHUko Uda Ikastaroak
2008-07-22 : 11:07

Joan den astean Donostiako ikastaro batean izandako Identitate post-euskaldunak mahainguruaren hirugarren oina (azkena) dakarkizuegu gaur. Luistxo Fernandezek eta Juan Kruz Lakastak sinatutakoen ondoren, Fermin Etxegoienek han irakurri zuen testua bidali digu. Mahainguruari izenburua eman zion terminoa, post-euskaldun, Etxegoienen sorkuntza da, eta hitzaren definiziotik abiatu zuen irakurraldia.

Iker eta Ane dira izen erabilienak EAEn

Sustatu - Eustat
2008-07-21 : 15:07

1996tik hona, Ane da neska-izena aukeratzeko orduan gurasoek gehien aukeratzen dutena. Berdin gertatu da azken 3 urteetan, EUSTAT-ek argitaratzen dituen estatistikei erreparatzen badiegu. Ane lehena, bigarren Irati dator, hirugarren Naroa, gero June, Uxue, Leire eta Nahia. Mutilentzat Iker da gurasoek gustukoen duten izena. Ondoren, Jon eta Unai. Eta gero Ander, Mikel eta Oier datoz tropelean.

1

Coca Colaren kontrako nazioarteko eguna uztailaren 22an

Sustatu
2008-07-21 : 10:07

Uztailaren 22an, asteartearekin, Coca Colaren aurkako nazioarteko eguna da Munduko Jendarte Foroak babestuta. Honen harira Euskal Herrian hainbat mobilizazio, egingo dira, Askapena eta Kamaradak deituta. Humberto Traperok ere iritzi artikulu bat egin du, Sustatura ekarri duguna.

5

Euskaldun baten striptease identitarioa

Juan Kruz Lakasta - EHUko Uda Ikastaroak
2008-07-18 : 10:07

Identitate euskalduna eta aniztasun berriak, aste honetan izan den uda-ikastaro bat printzak dira horiek (hona programa, hona egun bateko kronika bat). Hizlari batek, Juan Kruz Lakastak, Identitate post-euskaldunak mahainguruan bota zuena bidali digu. Irakurri baino gehiago, kontatu egin zuen, eta hortaz, testuan baino aberatsagoa suertatu zen izatez. Baina idatziak badu interesa bere horretan, eta osorik dakarkigu.

2

Lekeitioko kale antzerkia 2008: balorapena

XUT - XUT KULTUR ELKARTEA
2008-07-18 : 09:07

Igaro da Lekeitioko kale antzerki jaialdia 2008, tramankulu harrigarrien laborategia. Sekula baino ikuskizun gehiago, sekula baino talde gehiago gure mugetatik at etorri direnak, sekula baino ikusle gehiago. Horrela da 19. edizio honen balantzea. Sekula baino aniztasun gehiago.

8

Elurretan: doan jaitsi talde honen musika guztia

Sustatu
2008-07-17 : 10:07

Elurretan taldeak irailean aterako du bere hurrengo diskoa (Momo eta beste izaki batzu), baina sarean jarri ditu jada, mp3 formatuan jaisteko moduan, bere 21 kantuak. Pop sinplea, kantu zuzen eta laburretan. Diskoa osorik sarean jartzearen "ordainetan gauza bakar bat eskatzen" digute Elurretanekoek: "Pertsona hobeak izatea! jajajaja..."

2

Elhuyar Fundazioaren hizkuntza-zerbitzuak on line

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2008-07-16 : 17:07

Elhuyar Fundazioak hizkuntza-baliabideak eta -tresnak on line jarri ditu www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak web gunean. Gaur goizean aurkeztu den web gune berri horren bidez, hizkuntzalariek, irakasleek, teknikariek eta, oro har, gizarteak Internet bidez ikusgai izango dute Elhuyar Fundazioak hizkuntza-zerbitzuen arloan lantzen dituen proiektu, zerbitzu eta produktuak.

Spraikada.com, webgune berria

Gazte saila - Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
2008-07-16 : 15:07

Atzo bertan aurkeztu zen SPRAIKADA.COM webgune berria. Bertatik Euskal Herriko graffitigintzan egiten den lana sustatu eta gizarteratuko da.

9

Identitate euskaldunaz: mila buelta ematen

Luistxo Fernandez - EHUko uda ikastaroak
2008-07-16 : 10:07

Aniztasun Berrien Harira izeneko EHUko uda ikastaroan izan nintzen atzo, arratsaldez mahaingurua nuelako. Goizetik ere joan nintzen ordea, interesa zuelakoan (ikastaroaren beste bi egunetan ere ez da interesik falta, noski). Euskaldunaren identitatea nola mamitzen den, horretaz jardun genuen. Oso azaleko laburpena da jarraian datorrena.

4

Euskal kooperatibak eta software librea

Joxe Aranzabal - Jakin
2008-07-15 : 19:07

Euskal kooperatibek eta software libreak ezaugarri bat baino gehiago dituzte komunak. Bietan elementu oinarrizkoak dira prestakuntza, partehartzea eta jakintza partekatzea. Hala ere, han eta hemen aurki daitezkeen salbuespen txiki batzuk kenduta, software librea oso gutxi erabiltzen da gure kooperatibetan. Ia dena dago Microsoften esku: sistema eragileak (Windows), nabigatzaileak (Internet Explorer), posta elektronikoa (OutlookXpress), datu baseak (Acces), kalkulu orriak (Excel), idazteko programak (Word)…

3

Ibarretxeren galdeketa zuzenketekin argitaratu da EHAAn

Sustatu
2008-07-15 : 13:07

Gaur argitaratu da EAEko buletin ofizialean, EHAAn, Legebiltzarrak onartutako Kontsultaren Legea. Ekainaren 27ko plenorako aurkeztu zen papeleta eredua ere han dago, baina zuzenketa batzuek eginda gaztelaniaz: euskaraz, aldiz, 1go ordinal okerrarekin jarraitzen du.

2

Badira nor!

Tarratian
2008-07-14 : 13:07

Bezero euskalduna mesfidatia ote da? Ala beldurra diote saltzaileek? Euskarazko webguneak bisitatzeko, edo webguneen euskarazko bertsioak erabiltzeko ohitura duena jabetua da honezkero zer imajinazio motza duten beren burua goraipatzeko orduan horietako arduradunek edo marketing-aholkulariek. Ez beti, noski, salbuespen asko baitago --batzuk oso pozgarriak, gainera--, baina bai gehienetan.

Loyola Media Durango irrati berria

Laura Roux - Loyola Media
2008-07-14 : 11:07

Ohar honen bitartez HERRI IRRATIA – LOYOLA MEDIAk Durangon izango duen LOYOLA MEDIA DURANGO (98.0FM) irrati berriaren emisioen hasieraren berri eman nahi dizuegu. Datorren asteartea, hilaren 15.ean, goizeko 10.00etan hasiko da emisioa Durangoko Kurutziaga kalearen 7. zenbakian dauzkagun estudio berrietatik.

1

MusikHerriaren webgune berria martxan da

MusikHerria - MusikHerria
2008-07-13 : 23:07

Denbora asko lanean aritu ostean, dagoeneko martxan da MusikHerriaren webgune berria, aurrekoa baino osatuagoa edukiz: MusikHerria.org

6

Argazkiak.org, nahi beste argazki doan gordetzeko

Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2008-07-11 : 19:07

Martxan dago jada Argazkiak.org proiektu berria. Nahi beste argazki sarean doan gorde eta partekatzen uzten dizun zerbitzu euskalduna da Argazkiak.org, CodeSyntax enpresak sortutako webgunea.

Urretxu-Zumarragako Otamotz aldizkariaren ale guztiak sarean

Zintzo Mintzo Euskara Elkartea - Urretxu-Zumarraga
2008-07-10 : 14:07

Urretxu-Zumarragako Otamotz herri-aldizkariaren ale guztiak sarean jarri ditugu. 1993tik gaurdainoko aldizkari guztiak irakurri eta kontsultatu daitezke.

Hizkuntza eskakizunean iruzurra: 7 urteko kartzela eskaera

Sustatu
2008-07-10 : 10:07

Euskarazko hizkuntza eskakizuna behar zuen lanpostu baterako, eta ez zen gauza bere kabuz azterketa pasatzeko: lagun euskalduna bidali zuen bere izenean azterketa gainditzeko 2005ean. Harrapatu egin zituzten ordea, eta orain epaiketan, fiskaltzak zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen du funtzionariogai iruzurgilearentzat.

Jazzber 2008, Bermeoko Jazzaldia

igor markaida - Jazzber
2008-07-09 : 19:07

Uztailaren 9tik 11ra, XI. Jazzber jaialdia. Getxotik pasako diren hiru talde, egun hauetan Bermeon ere: Pierre Anckaert taldea, Kristian Brink Quartet eta Andrej Pivec Organic Quartet. Bermeoko Kafe Antzokian 20:30ean

Adierazpen askatasunaren aldeko ekitaldia Hernanin larunbatean

egin10.info - Egin 10 urte
2008-07-09 : 14:07

Datorren larunbatean, uztailak 12, arratsaldeko 7etan hasiko da ekitaldia, Hernaniko kiroldegiko frontoiean. EGIN eta EGIN irratiko langile ohiek antolatu dute, bi hedabideen itxierraren 10. urteurrena gogorarazteko. Informazio guztia beren blogean aurki daiteke.

1

Jamaika ikusteko jaio gara, Bildu.net erabiliz

Sustatu
2008-07-09 : 12:07

Jamaika ikusteko atala berritu dugu Sustatun. Funtsean, lehengo gauza bera da, edonork markatzen ahal du sareko erreferentzia bat komentario batekin, baina orain arte del.icio.us erabiliz egiten zen, eta orain, lastermarkak gordetzeko Bildu.net zerbitzu euskaldunarekin ere egin daiteke.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››