Teknologia albisteak
1

MusikHerriaren webgune berria martxan da

Erabiltzailearen aurpegia
MusikHerria - MusikHerria
2008-07-13 : 23:07

Denbora asko lanean aritu ostean, dagoeneko martxan da MusikHerriaren webgune berria, aurrekoa baino osatuagoa edukiz: MusikHerria.org

Hilabetetako lanaren ostean, abian da dagoeneko MusikHerria musika kolektiboaren webgune berria. Webgune honetan, kolektiboari buruzko albiste eta informazioez gain, kolektiboa osatzen duten taldeen informazio, musika eta agendak topa ditzakezue.

Berriak

MusikHerriarekin eta musikarekin lotutako azken albisteak: MusikHerriak antolatutako ekimenak, material berria, elkarlanak...

MusikHerria

MusikHerria musika kolektiboaren bilakaera, filosofia eta oinarriei buruzko informazio guztia.

Taldeak

Kolektiboa osatzen duten taldeei buruzko informazio guztia: biografia, diskografia, deskargak, argazkiak, agenda, kontaktuak...

Katalogoa

MusikHerria herri diskoetxearen zigilupean kaleratu diren disko guztiei buruzko informazioa.

Banaketa

MusikHerriako taldeen materiala Euskal Herrian zehar banatzeko, MusikHerria Banaketak delako banatzaile alternatiboa sortu genuen 2006 urtearen bukaera aldera. Banatzaile honen bidez, gure katalogoko materiala, MusikHerriak antolatutako ekimenetan eskuratzeko aukera izateaz gain, Euskal Herrian zeharreko zenbait lekutan topa dezakezue.

Agenda

Kolektiboko partaide diren musika taldeen kontzertuen berri jasotzen duen gunea.

Foroa

Musikarekin lotutako gai desberdinen inguruan aritzeko hiru gune desberdin: "eztabaidagunea", musikaren inguruan eztabaidatzeko gunea; "musikari bila", zuen musika talderako musikariren bat bilatzeko aukera; eta "salerosketak", bigarren, hirugarren... eskuko instrumentu eta katxarroak eskuratzeko aukera.

Parte hartu!

MusikHerria musika kolektiboan parte hartu nahi izanez gero, gure oinarri eta funtzionamendu ulertzeko gunea.

Kontaktua

Gurekin harremanetan jartzeko kontaktu-bide desberdinak.

Erantzunak

MikelTxo
2008-07-16 : 16:14

Zorionak peña! Oso web txukuna egin duzue! Ea gazte mugimendutik sortutako proiektu honek aurrera egin eta indar gehiago hartzen duen! Animo!

Erantzun

Sartu