Iker eta Ane dira izen erabilienak EAEn
EUSTAT-en prentsa oharrak dioenaren arabera, Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo konposatu bat jartzeko aukera ematen du; gurasoek bakun batera jotzen dute.
Izen txinatarrak, afrikarrak, arabiarrak, italiarrak, anglo-saxoiak e.a. agertzen dira, baina euskal izenak dira nagusi, batzuetan bi grafia agertzen direlarik: Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion, Aritz-Haritz. Bikote hauek denak, Itsaso eta Ion izan ezik, 100 ugarienen artean daude.
Maria eta Miren bikotean izan ezik, izen baten euskal forma nagusitzen da; horixe gertatzen da Ane-Ana, Xabier-Javier, Jon-Juan, Mikel-Miguel bikoteetan.
Izen ezberdinen kopurua goraka doa. Guztira, 2006ko estatistikan 1.511 neska-izen ezberdin agertzen dira, eta 1.358 mutil-izen. Erabilitako izen-kopurua, 1999tik, %58,6 hazi da mutilen artean eta %44,3 neskenean.
Erantzunak kargatzen...