Uztailaren 22an, asteartearekin, Coca Colaren aurkako nazioarteko eguna da Munduko Jendarte Foroak babestuta. Honen harira Euskal Herrian hainbat mobilizazio, egingo dira, Askapena eta Kamaradak deituta. Humberto Traperok ere iritzi artikulu bat egin du, Sustatura ekarri duguna.
Uztailaren 22an
Horrez gain, Altsasuko gaztetxeak Uztailaren 22an, eta Olaztikoak Uztailaren 25ean, propaganda eta agitazio ekimenak burutuko dira.
Egun Kolonbian dagoen egoera izugarria da: 33 legebiltzarkide ofizialista burdin-artean sartuta eta beste 70, Álvaro Uribe Vélez egungo lehendakaria barne, ikerketapean. Paramilitar batek fiskaltzaren aurrean zera adierazi zuen otsailean: Álvaro eta bere anaia Santiagok Antioquiako departamantuan egin zen sarraski batean esku hartu zutela, sarraski hartan 15 nekazari garbitu zituzten. Azken aldian, erailketa uholde berri bat izan da, 2008ko lehen hilabeteetan 21 sindikalista hil dituzte. Hartara, paramilitarismoak, izen aldaketak gora behera (lehen Convivir eta AUC, eta gaur Águilas Negras), jarraitzen du ekinean batere zigorrik gabe, zergatik? Bada beraien sortzaileek, politikoek, terratenienteek, transnazionalek, etab-k edonolako herri elkarte, komunitate erakunde edo sindikatu garbitzeko apustuari bere horretan eusten diotelako.
Torturak, atxiloketa masiboak, sarraskiak, buruzagi herrikoien hilketak, giza eskubideen defendatzaileen eta sindikalisten jazarpenak, ihes egite behartuak... eguneroko ogia dira; giza hondamendi argia da, non estatua, bere ekintzez edota bere onarpenez, Kolonbian gertatzen denaren errudun nagusia baita.
Kolonbiako mugimendu sindikalaren garbiketaren arduradun nagusietako bat da; gaurdaino bere lantegian diharduen SINALTRAINALek, elikagaien esparruko sindikatuak, 9 hildako, ehundaka hilketa-mehatxu, ihes-egite behartu eta langile-kaleratze pairatu ditu.
Coca Colaren aurkako hainbat jende-aurreko entzutegi egin ostean, 2003an entrepresa hau, Kolonbiako gobernuaren babespean, gizateriaren aurkako krimenak leporatuta kondenatu zuten. Entzutegi haietan biktimak osatze aldera proposamen bat onetsi zuten (2003-01-23), bertan eskaera ekonomikoak, sozialak eta politikoak jasotzen direlarik. Honek biktimentzako egiaren aitortzea, justizia eta osatzea ekarriko luke, bai eta herritarren aurkako krimen gehiago egingo ez liratekeeelako bermea.
Sei hilabete joan ziren eta Coca Colaren aldetik erantzunik jasotzen ez zutela ikusita, 2003ko Uztailaren 22an martxan jarri zen mundu mailako boikot kanpaina, honako lelo honekin: BIZITZA MAITE DUDALAKO, EZ DUT COCA COLA-rik KONTSUMITZEN geroztik mundu mailan ari da kanpaina zabaltzen, Munduko Jendarte Foroaren babespean.
Langileen elkarteekin izan diren elkarrizketen bidez, transnazional honek egiten dituen politika gaiztoak frogatu ahal izan dira: hartara munduak ezagutu du entrepresaren ukazio-jarrera harroa, herrien goseaz eta mixeriaz ere aberasten den berbera, eta jarrera aldaketa behar dela eskatu: giza eskubideak errespetatu behar dituela, alegia; biktimen samina osatzeko lain, gutxienez.
Tamalez, orain, boikota abiatu zenetik 5 urte joan direnean, Coca Colan lanean ari diren sindikalisten kontrako hilketa-mehatxuak egunerokoak direla ikusten dugu: langileen seme-alaben bahiketa eta tortura kasuak, oinarririk gabeko langileen kaleratzeak, biltzeko eskubidea eta sindikal askatasuna jazarrita eta kriminalizatuta daude, haurren esplotazioak bere horretan dirau eta komunitaeen ur- baliabideen lapurreta etengabekoa da
Euskal Herritik, beste behin ere, nazioarteko boikot kanpaina honi atxikitzen gatzaizkio, gehiegikeria hauek salatu eta Kolonbiako Coca Cola Companyren aurkako erresistentzia globalaren parte izan nahi dugu, SINTRAINALeko langile eta beren senideei elkartasuna adierazten diegu ekintza hauen bidez, internazionalismoa horrela ulertzen dugulako.
Uztailaren 22an, Coca Colaren aurkako nazioarteko egunean, euskal herritarrak kalera atera gaitezen dei egiten dugu, herriak eta lagineleen aurka transnazional honek egiten dituen erasoak salatu ditzagun.
Bizitza maite dudalako, ez dut Coca Cola edaten!
Humberto Trapero, Askapenako brigadista.
Askapenak prestatutako kuina eta kartela erresoluzio onenean.