Teknologia albisteak

Hizkuntza eskakizunean iruzurra: 7 urteko kartzela eskaera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-07-10 : 10:07

Euskarazko hizkuntza eskakizuna behar zuen lanpostu baterako, eta ez zen gauza bere kabuz azterketa pasatzeko: lagun euskalduna bidali zuen bere izenean azterketa gainditzeko 2005ean. Harrapatu egin zituzten ordea, eta orain epaiketan, fiskaltzak zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen du funtzionariogai iruzurgilearentzat.

Gertakariak, 2005ean gertatu ziren. Akusatuak lehenengo hizkuntz eskakizuna gainditu zuen Donostian eta hilabete batzuk beranduago bigarren hizkuntz eskakizuna eskuratzen saiatu zen. Horretarako Oñatira joan zen azterketa egitera eta ez zuen gainditzerik lortu. Fiskaltzaren arabera, akusatua Arrasaten aurkeztu zen gero eta hor ere ez zuen azterketa gainditu. Ondoren, Bergaran aurkeztu zuen bere burua, eta azterketa gainditzerik izango ez zuela jakinik, beste pertsona bat bidali zuen azterketa egitera.

Haren ordez aurkeztu zenak gainditu egin zuen azterketa eta iruzurtiak eskuratutako ziurtagiria erabili zuen Oreretan aguazil postua eskuratzeko, tartean ustez modu iruzurtian eskuratutako ziurtagiria erabiliz. Hainbat ikerketen ondoren, ustezko ekintzok azaleratu dira eta fiskaltzak zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen du iruzurtiarentzat datuak faltsutzea leporatuta.

Informazio gehiago Diario Vascon, eta albisteak jasotako erantzunean, tontokeria mordoa ere bai.

Erantzun

Sartu