Teknologia albisteak

Urretxu-Zumarragako Otamotz aldizkariaren ale guztiak sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Zintzo Mintzo Euskara Elkartea - Urretxu-Zumarraga
2008-07-10 : 14:07

Urretxu-Zumarragako Otamotz herri-aldizkariaren ale guztiak sarean jarri ditugu. 1993tik gaurdainoko aldizkari guztiak irakurri eta kontsultatu daitezke.

Iazko maiatzean Otamotz.com atari digitala aurkeztu eta martxan jarri genuen. Jauzi garrantzitsua egin genuen komunikazio-proiektu gisa eta herriotako euskarazko esparru komunikatiboa sendotze bidean.

Ondoren Urretxu-Zumarragako Euskara lana ere sarean jarri genuen kontsultagai eta horren berri ere eman genuen.

Orain beste urrats bat eman dugu, garrantzitsua gure ustez, eta Otamotz aldizkariaren sorreratik gaurdainoko ale guztiak jarri ditugu sarean kontsultagai. 1993an argitaratu genuen lehen alea eta ekainean azkena, 138. alea.

Eman behar genuen pausua da eta urrats gehiago ematen ahaleginean jarraituko dugu.

Erantzun

Sartu