Adierazpen askatasunaren aldeko ekitaldia Hernanin larunbatean
2008-07-09 14:07
Datorren larunbatean, uztailak 12, arratsaldeko 7etan hasiko da ekitaldia, Hernaniko kiroldegiko frontoiean. EGIN eta EGIN irratiko langile ohiek antolatu dute, bi hedabideen itxierraren 10. urteurrena gogorarazteko. Informazio guztia beren blogean aurki daiteke.
Parte-hartzaileak hauek izango dira: Txalaparta emanaldia, Esne Beltza (musika taldea), Rafa Castellano (idazlea eta kazetaria), Xabier Amuriza (bertsolaria), Amparo Lasheras (kazetaria), Koldo Alduntzin (kazetaria), Joseba Tapia (kantaria), Joseba Tapia&Amuriza, Morau (kantaria), Marian Beitialarrangoitia (Hernaniko alkatea eta kazetaria), Jon Maia (bertsolaria eta idazlea), Mertxe Aizpurua (kazetaria), Petti (kantaria), Alfonso Sastre (idazlea). EGINeko zigortuen agerraldiarekin amaituko da ekitaldia.
Ekitaldi honetako aurkezleak Itziar Arteaga irrati esataria eta Xalbador Garmendia izango dira.
Baliteke azken orduko aldaketakrik egotea egitarauan. Antolatzaileek Egin10.info blogean jakinarazi dutenez, gainera, sorpresa bat era gerta daiteke ekitaldian bertan.

Argazkiak.org | Egin 10 urte bahituta © cc-by-sa: egin10urte
Erantzunak kargatzen...