Loyola Media Durango irrati berria
Gure katearen hedapen prozesuarekin jarraituz, Durangokoa gure seigarren irratia izango da. Beraz, modu honetan Bizkaian Loyola Mediaren presentzia indartu eta Durangaldeari estaldura berezia eskeiniko diogu. Emisora berri honekin, seigarrena dagoeneko, Bizkaian dugun presentzia sendotuko dugu, behar bezalako atentzioa eskainiz Durangaldeari.
Irailetik aurrera programazio lokalaren egitura ordubeteko magazin lokalak, ordubeteko kirol saioak eta egunean zehar egiten diren deskonexioek osatuko dute.
Era berean, jakinarazten dizuegu inaugurazioa uda ondoren izango dela, beraz zita honi dagokion gonbidapena orduan jasoko duzuela.
Zabaltze berri honen ondoren, LOYOLA MEDIAren egitura honelaxe geratzen zaigu:
Emisorak
- Herri Irratia Donostia (94.8 FM/1224 OM)
- Herri Irratia Loiola (99.8 FM)
- Herri Irratia Eibar (90.7 FM)
- Radio Álava (98.0 FM)
- Loyola Media Bilbao (93.5 FM)
- Loyola Media Durango (98.0 FM)

Argazkiak.org | Loyola Media © cc-by-sa: loyolamedia
Euskarri digitalak:
- Loyolamedia
- MAG (magazine digitala)
- Lagunen Txokoa
Erantzunak kargatzen...