Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ibarretxeren galdeketa zuzenketekin argitaratu da EHAAn

Sustatu
2008-07-15 13:07

Gaur argitaratu da EAEko buletin ofizialean, EHAAn, Legebiltzarrak onartutako Kontsultaren Legea. Ekainaren 27ko plenorako aurkeztu zen papeleta eredua ere han dago, baina zuzenketa batzuek eginda gaztelaniaz: euskaraz, aldiz, 1go ordinal okerrarekin jarraitzen du.

Ekainean argitaratu genuen bezala, Juan Jose Ibarretxek aurkeztutako papeleta ereduan euskarazko ordinal okerra, edo bederen, ez-estandarra, zekarren lehen galderak: 1go galdera. Baten batzuek nabarmendu zutenez, gaztelaniaz ere bazeuden akatsak: SI baiezkoak azentua behar duela, SÍ.

Bada, gaurko EHAAko argitalpenean ikusten ahal da SÍ gaztelaniazkoa zuzendu dutela, baina 1go euskarazkoak bere horretan jarraitzen du.


Argazkiak.org | Kontsultarako papeleta © cc-by-sa: herri.admin

Horrez gain, espainolezko galderen ordinaletan formula arraroak sartu dituzte: 1ª eta 2ª estandarrak agertu beharrean (lehen bertsioan hala zeuden, ondo), puntua tartekatu dute: 1.ª eta 2.ª dira orain.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu