Atzo bertan aurkeztu zen SPRAIKADA.COM webgune berria. Bertatik Euskal Herriko graffitigintzan egiten den lana sustatu eta gizarteratuko da.
Duela bost urte martxan jarritako ekimena da Euskal Herriko Graffiti Lehiaketarena. Ibilbide luze honetan beste urrats bat eman du aurten egitasmoak eta atzo aurkeztu zen Spraikada.com webgune berria. Euskal Herriko graffitigintzan egiten den lana zabaltzeko euskarria izan nahi du webgune berriak, graffitilarien sorkuntzak hedatu eta berauentzat topagune izan dadin.
Aurtengo buruz burukoa Erandion izango da datorren larunbatean, uztailak 19. Bertan Euskal Herriko hainbat bazterretatik etorritako gazteak lehiatuko dira. Hamar finalisten lanak hemen ikusi ditzazkezue.
Erantzun
Sartu