Elurretan: doan jaitsi talde honen musika guztia
2008-07-17 10:07
Elurretan taldeak irailean aterako du bere hurrengo diskoa (Momo eta beste izaki batzu), baina sarean jarri ditu jada, mp3 formatuan jaisteko moduan, bere 21 kantuak. Pop sinplea, kantu zuzen eta laburretan. Diskoa osorik sarean jartzearen "ordainetan gauza bakar bat eskatzen" digute Elurretanekoek: "Pertsona hobeak izatea! jajajaja..."
Badaezpada arrakastak itotzen dituen, hala ohartarazten digute: "Baliteke "gure fan" guztiak diskografia osoa batera jeisten hastea (harritzekoa...), eta web orria une horretan kolapsatzea.".
Eta ez bakarrik disko berria, aurreko guztiak ere deskargatzeko daude. Horra loturak:
Disko berria fisikoki gorpuzten denean, webgunearen bidez erosi ahal izango da, irailean edo.
Erantzunak kargatzen...