Badira nor!
Badirudi beren webgunea euskaraz egin izanak nolabaiteko konplexua eragiten diela, eta beren burua zuritu beharrean ikusten dutela. Izan ere, nik ez dut inoiz horrelako aitzakiarik aurkitu beste hizkuntzetako bertsioetan. Sekulan ere. Bakarrik euskarazkoetan.
Zer pentsatuko luke bezero ingeles batek, esaterako, konpainia batek bere aurkezpen telematikoan bere lana egiteko gai dela aldarrikatuko balu, hizkera leun eta xaloan (ez slogan xalau baten bidez, alajaina)? Bada halako egonezina eragiten dit hainbat elkarte eta enpresak euskaldunoi egiten diguten aitorpen/aldarrikapen birtual orokorrak: ziria sartu nahian ote dabilzkit hauek? Hobe ote nuke gazteleraz kontratatzea, badaezpada?
PD: Horretan nengoela jakin dut Espainiako nazionalista futbolzaleek berea egin dutela leloa, itzulita, baina lelo-ukitu xume batekin, zein onak diren aldarrikatzeko. Hau da hau!
Erantzunak kargatzen...