Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Nature aldizkariak Frantziako Akademia kritikatu du hizkuntzen auziagatik

Sustatu
2008-07-02 : 10:07

Nature da munduko aldizkari zientifiko ezagun eta garrantzitsuenetako bat. Bere azken alean, editoriala dakar Frantziako Akademiak hartutako erabakiaz: salaketa gogorra, ez dezan Frantziak konstitizuioan frantsesa ez den hizkuntzarik aipatu. Comédie-Française deritzo Naturek erabakiari. Testu osoa jarraian.

TKE ligako albisteak galegoz, itzulpen automatikoarekin

Ibon Aizpurua Ugarte - Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
2008-07-01 : 13:07

TKE traineruen ligako albisteak galegoz daude Interneten Opentrad-en eskutik. Albisteak automatikoki itzultzen dira galegora. Integrazioa Eleka eta Lotura enpresen artean burutu da.

XX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu dira

Nekane Goikoetxea - Andoaingo Udala
2008-07-01 : 13:07

Ekainaren 30ean, larunbatarekin, Andoaingo Bastero Kulturgunean banatu ziren XX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak. Sari nagusi Xabier Usabiaga txirrindulari-ohi eta kirol kazetariak eraman du Berrian, Euskadi Irratian eta Euskal Telebistan kaleratutako lanengatik.

1

GPSak galduta Sallobente auzoan

Sustatu
2008-07-01 : 09:07

Distantzia laburretan, gizonezkoaren koloniak ez du hutsik egin behar. Eta ezta ere GPSak. Baina gertatu, gertatzen da. Bereziki, poligonoetako helbide ez oso zehatzak dituzten enpresen kasuetan, hornikuntzako hainbat kamioi galdu egiten dira Euskal Herrian. Hona Elgoibarren dokumentaturiko kasu bat.

Tunguska Eguna

Sustatu
2008-06-30 : 15:06

Gaur dela 100 urte, 1908ko ekainaren 30ean, izan zen Tunguskako gertakaria, Siberia urrunean, Tunguska izeneko eskualde batean, izandako leherketa handi bat, baso ugari suntsitu zituena. 100 urte geroago, ez dago ideia argirik zerk eragin zuen leherketa,

Ez sinetsi isunak Internetez ikusiko dituzunik

Sustatu
2008-06-30 : 11:06

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak iragarri du asteburu honetan gaurdanik EAEko herritarrek gure trafiko isunen egoera kontsultatu ahal izango dugula Internet bidez. Ez sinetsi. Baldintza teknikoak gutxiengo murritz batek besterik ez ditu. Eta baldintza horiekin ere, gaur bederen, zerbitzua ez dabil.

EKErekin 15 webgune berri euskal kulturaz

Sustatu - Euskal Kultur Erakundea
2008-06-30 : 10:06

Kultura eta ondare alorretan internet egitasmo bat alhan ezarri nahi zuten Ipar Euskal Herri barnekaldeko eragileen laguntzeko programa bururatu da. Euskal kultur erakundeak kudeaturik, 15 elkarte eta artista lagundu ditu. Tailerrak 2007ko urritik 2008ko maiatzera iragan dira eta egitasmoaren Eduki izeneko bloga dago martxan

2

Datorren urtetik aurrera, sustatu-puntu-albisteak (agian)

Sustatu.com
2008-06-27 : 12:06

Atzoko Interneteko albistea: ICANN, dominioak kudeatzen dituen erakundeak erabaki du 2009tik aurrera lehenengo mailako dominio izenak (.com .net eta abar) asmatzeko bideak erraztea.

Aurten ere Bertsolantegia

Egoitz Zelaia - Bertsozale elkartea
2008-06-27 : 10:06

Iaz bezala Bertsolantegian bertsogintzari dagozkion esparruak landu eta gozatuko dira. Aukera anitza da, egungo bertsogintzaren nondik norakoak aztertzeko. Uztailaren 1etik 3ra burutuko da Eibarko Markeskoa Jauretxean. Anima zaitez! Izena emateko epea orindik zabalik dago.

Oiartzungo ahozko ondarea Interneten

Ane Lardi Enbil - Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea
2008-06-27 : 10:06

Joan zen astean "Oiartzuarren baitan" proiektuaren aurkezpena eta omenaldi ekitaldia izan ziren Oiartzungo Petra Lekuona Zaharren Egoitzan. Proiektu horren bitartez, herriko hizkera eta ahozko ondarea jaso eta hedatu nahi izan da, herriko nagusienei elkarrizketak egin eta Interneten jarriz.

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aztertu dituzte

Kontseilua - Kontseilua
2008-06-26 : 21:06

Euskal Konfederazioko eta Kontseiluko ordezkariak Baionan bildu dira gaur IV. inkesta soziolinguistikoaren Iparraldeko emaitzei buruz bi erakunde horiek egiten duten irakurketa plazaratzeko. Datuek euskara egoera larrian dela adierazten dutela azpimarratzeaz gain, egoera iraultzeko hartu beharreko neurriak ere zehaztu dituzte ordezkariek. Hona arloz arlo egiten duten azterketa.

9

Lehendakariaren erregistroa

aitor
2008-06-26 : 11:06

Seguru nago bat baino gehiago ohartu dela Ibarretxe Lehendakariak euskaraz hitz egitean erabiltzen duen erregistro informalaz: "Oain aurrera egitia tokatzen zaigu."

2

Lekeitiokale, nazioarteko jaialdiaren webgunea

Xut Kultur Elkartea - Lekeitio
2008-06-26 : 10:06

Lekeitiko Kale Antzerki Nazioarteko jaialdiak web berria plazaratu du. Lekeitio dugu KALE-ARTEEN udako hiriburua. Orain sormenezko kale horietatik errazago ibiltzeko WEB berri bat plazaratu dugu.

23

Windows Vista eta Office 2007 euskaraz

Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2008-06-25 : 17:06

Microsoft-ek Windows Vista sistema eragilearen eta Office pakete berrienaren euskarazko lokalizioak aurkeztu ditu gaur. Sarean daude jada deskargarako, language pack gisa: pakete arin batzuk dira, erraz instalatzekoak. Erabilpena sustatzeko, sariak dituen kanpaina biral bat jarri da martxan, eta ordenagailu ekoizle batzuen kolaborazioa ere lortu dute.

Tokiko hedabideen lan poltsa

Hedabide Saila - TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa
2008-06-25 : 09:06

Tokiko hedabideon lana errazteko asmoz, haien langile beharrei erantzuteko lan poltsa eratu du Topagunearen Hedabide Sailak. Sarritan aldi baterako zein epe luzerako langileak behar izaten dira hedabideotan, haien jardueraren esparru guztietan: kazetaritzan, noski, baina baita diseinuan, maketazioan, argazkilaritzan, administrazioan, komertzial lanetan, publizitate alorrean, ikus-entzunezkoen alor teknikoan...

Pedagogia 2009 Kubako biltzarrera bidaia

Hik Hasi
2008-06-25 : 09:06

Reggio Emiliako udal haur eskolak eta Finlandiako hezkuntza sistema ezagutzeko bidaia pedagogikoen ostean, apur bat urrunago joanez, bi urtez behin Habanan ospatzen den Biltzar Pedagogikora joateko bidaia antolatzen ari da Hik Hasi Euskal Heziketarako Elkartea.

Tabakalerak berritze arkitektonikorako lehiaketa iragarri du

Tabakalera-Komunikazioa - Tabakalera
2008-06-24 : 10:06

Donostiako Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuko denak) fabrika izaten jarraituko du, ikusizko kulturaren fabrika. Ideia honekin bat eginez, berritze arkitektonikoa eraikinaren berezitasunarekiko eta fabrika izaerarekiko errespetutik abiatuta planteatzen da.

Sustraiez Blai jaialdiaren 8. edizioa Beasainen

Josetxo Sastre - Sustraiez Blai Kultur Elkartea
2008-06-24 : 09:06

Zortzi urte daramatza Beasaingo Sustraiez Blai Kultur Elkarteak izen bera duen munduko musiken jaialdia antolatzen eta jadanik, lortu du bere tokitxoa Euskal herriko jaialdien artean, Goierrin bertan nahiz kanpoan eman baita ezagutzera.

10

Eusko Movie, sareko laburmetraien lehiaketa

Mar Iturribide
2008-06-23 : 11:06

EuskoSarek Eusko Movie 2008 aurkezten du: telefono mugikorraz, argazki makinaz, edo bideoz filmatutako pelikulen lehiaketa. Proiektuak Euskal Filmotekaren eta Eusko Ikaskuntzako Zinemagintza Sailaren laguntza du. Parte-hartzea Uztailak 20rarte iraungo du.

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Master ofiziala

Iñaki Camino Lertxundi - Euskal Herriko Unibertsitatea
2008-06-23 : 09:06

Euskal Herriko Unibertsitateak “Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia”-ko master ofiziala eskaintzen du 2008/2009 ikasturterako. Master honek doktoretzarako aukera ematen du eta urritik apirila bitarte eskainiko da Gasteizen, Letren Fakultatean. Eskolak arratsaldeko 4’30-9 bitarte dira eta ikasleak urte betean edo bitan egin ditzake masterra osatzen duten 60 kredituak. Irakasleak goi mailakoak dira, honako unibertsitatetakoak: EHU, Iruñeko NUP, Bordele, Pabe, Frantziako CNRS, Suitzako Geneva, EEBBetako Reno edo Zaragozakoak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››