Teknologia albisteak

EHZ eta IDB langile banaren bila

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - EKE
2008-09-02 : 09:09

EHZ - Euskal Herria Zuzenean elkarteak langile berri bat xerkatzen du urte osoan antolaketa lanetan aritzeko eta IDB - Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolaketa eta kudeaketa arduradun bat bilatzen du.

Euskal Herria Zuzenean elkartearen kasuan, lan tokia Hazparne da. Lanerako lehen eguna 2008ko urriaren 1a eta CAE (contrat d'accompagnement dans l'emploi) kontratu bat lortzeko baldintzak betetzen dutenei lehenetsia. Harremanetarako: www.ehz-festibala.com - Telefonoa. 05.59.70.20.08

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolaketa eta kudeaketa arduradun bat bilatzen du eta blogean eta ANPEko fitxa batean zabaldu dituzte xehetasunak. Erantzunak bidaltzeko eta harremanetarako: IDB, emanaldi gela, 64250 Luhuso edo internetez (idb@neuf.fr)

Erantzun

Sartu