Joan Mari Irigoienek nobela berria kaleratu du: "Bestea da mundua"
2008-09-05 14:09
Joan Mari Irigoienek (Altza, 1948) proiektu handi bati ekin dio: Orbetarrak izeneko eleberri-sorta bat, eta horren lehen alea kaleratu berri du: "Bestea da mundua", XIX. eta XX. mende bitarteko industrializazio-prozesuan girotua.
Egilearekin egindako elkarrizketa luzea, liburuaren pasarte bat eta zenbait argazki aurkituko dituzu Elkar argitaletxeak prestaturiko orrietan, hemen.
Argia aldizkariak ere elkarrizketa egin dio Irigoieni. Izenburu honekin: Gure euskaltasuna esplikatzen saiatu naiz.
Erantzunak kargatzen...