Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Gizartearen Egoera ikerketa saria

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoaren Kabineteak 2008 urteko Euskal Gizartearen Egoera ikerketa sariaren deialdia ireki du.

Euskal Gizartearen egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa-lanak saritzea du helburua deialdi honek.

Parte hartzaileak: 35 urte baino gutxiagoko goi-mailako titulatuek, bakarrik edo taldeka.

Lanek berriak eta argitaragabeak izan behar dute eta aurreko bi urteetan idatziak. Doktoretza tesiak aurkez daitezke, argitaratu barik badaude.

Aurkezpen epea: 2008ko irailaren 12ko 12:00etan.

INFORMAZIO GEHIAGO JASOTZEKO, Prospekzio Soziologikoen Kabinetea

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu