Sustatu logoa Teknologia albisteak

OnEgin! Elkarte gastronomikoen kudeaketarako aplikazio librea

Duela urte batzuek Aitor Sarriegik sortutako aplikazioan oinarrituz, Manex Agirrek software libreko tresnak erabiliz aplikazio librea sortu du eta GPL lizentziapean guztion eskura jarri du.

Euskal Herriko elkarte guztietan ordenadore bidez kontuak egiteko aplikazio euskalduna doan instala daiteke honez gero. Horrez gain, falten kontrola eramateko gaitasuna ere eskaintzen du eta bodega eta elkarteko gaien kudeaketa ere egin daiteke.

Aplikazioa UEUren euskarazko software katalogora bidali da eta laster jarriko dute bertan eskura. Bitartean, proiektua zuzendu duen irakaslearen webgunean ere lor daiteke. Bertan daude aplikazioa instalatzeko beharrezko guztia, aplikazioaren eskuliburua eta instalaziorako argibideak

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu