Teknologia albisteak

‘Luna KREA’, irailaren 12ko gau gasteiztarra

Erabiltzailearen aurpegia
KREA Adierazpen Garaikidea - KREA Adierazpen Garaikidea
2008-09-09 : 10:09

“Vitoria-Gasteiz gainean kokatuko da ilargia. Musika, antzerki... eta magiaz betetako gaua. Non egongo zara?” dio jazoeraren kartelak. ‘Luna KREA’ da, irailaren 12ko gau gasteiztarra aurrekaririk gabeko kultur ikuskizun bilakatuko duen apustu berritzailea.

Izan ere, sorkuntza-lanik gazte eta garaikideenak bere egingo ditu hiriak, eta hogeita hamar lokalek eta hainbat espazio enblematikok musikako azken joerak, kafe-antzerkirik lotsagabeena, koreografia berri-berriak eta hiri-errezitaldiak hartuko dituzte. Etenik gabeko programazioa izango da, arratsaldeko 16:30etik goizaldeko 2ak arte iraungo duena eta beste diziplina batzuk ere barne hartuko dituena, hala nola: komikia, ikus-entzunezkoen proiekzioak edo ilusionismoa.

Eta hori guztia, Caja Vital Kutxak sustatutako KREA Adierazpen Garaikidea proiektuaren eskutik, urterokoa izateko asmoarekin sortutako ekimen honen bitartez sorkuntza bultzatu eta arte-diziplina ezberdinetako profesionalen belaunaldi berrien sorkuntza-lana publikoari hurbiltzeko. Horretarako, lanbide ezberdinetako artista ugari arituko dira, hala nola: dj-ak, marrazkilariak, poetak, musikariak, aktoreak, bideo-sortzaileak, etab.

Programazioaren aurrerapen gisa, hogeita hamarretik gorako partaideen artean, bertako musika-taldeak nabarmentzen dira, eta besteak beste, ‘Rockaína’ -rocka, punk-rocka, pop-rocka, edo rap-rock hiri-poesiaren elementuekin nahasten dituen taldea- edo ‘El antídoto’ - hip-hop underground-eko taldea, umore- eta garraztasun-dosi zehatza erabiltzen duena -.

Era berean, arte eszenikoetan, honako hauek izango ditugu: Teatro Tearto taldearen ‘El feeling es así’ antzezlana -bizitzako gauza txikietan eta xehetasun arruntetan oinarritutako eta kritika sozial sakona egiten duen ikuskizun garratza- edo DJ Lobo - Lovemonk zigilu apartaren arduraduna da, eta funk, latin edo house musika-motak zein afrobeat edo broken-beatz bezalakoak erabiltzen ditu jai-giro itzela sortuz- bezalako dj-ak.

Kreared.com: Luna KREAren egitaraua.

Erantzun

Sartu