Teknologia albisteak
1

Politika 2.0: blogariekin topaketa Eusko Legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia
Goyo del Sol - Politika2.0
2008-09-04 : 14:09

Ekainean Rafa Larreinak Gasteizko legebiltzarrean "2.0 mundua"-ri buruzko jardunaldi bat egiteko aukera eman zigun, euskal politikoek zer demontre den blogen eta wikieen kontu guzti hau hurbilagotik ikus zezaten. Irailaren 13an izango da topaketa.

Jardunaldiaren data "kontsultaren" eztabaidaren dataren hurbilegi zegoen, eta azkenean orain arte atzeratzea erabaki zen.

Zer egingo dugun? Gauza oso errazak, egin nahi duguna sarrera bat baino ez delako. Ezin da blogen eta wikien mundu osoa bizpahiru ordutan zabaldu.

Horregatik, bakarrik bloga zer den eta batean idazten saiatuko gara, blogari batzuek gidatuta. Ez dakigu oraindik nortzuk joango diren (legebiltzarearen talde politiko guztiak gonbidatuta daude). Gure aldetik, blogarien aldetik, Facebook-en eta jardunaldiaren wikian jende kopuru dexente bat dago apuntatua, baina nahi duena etor daiteke. Blogari batzuek txosten txiki batzuk emango dituzte, eta amaitzeko nahi duten politikoek adierazpen bat sinatu ahal izango dute. Adierazpen honen edukia Pablo Aretxabala blogariak asmatu zuen orain dela denbora bat, baina lantzen ari gara wikian, eta guztiok zarete gonbidatuta nahi duzuena han konpartitzeko.

Wikian dago informazio guztia -gazteleraz-, eta han izena eman ahal duzue irailaren 13.an Gasteizko legebiltzarrean izan nahi baduzue, politikoen eta blogalarien topaketa honetan.

13a pasa eta gero, wikia eztabaidarako gunea izango dela pentsatu dugu, ez dugulako nahi jardunaldi honetan geratu: etorkizunean kongresu bat egin nahi dugu egizko politika 2.0-ri buruz."

Erantzunak

Sustatu
2008-09-10 : 11:40

Behin-behineko programa bat argitaratu da hemen eta badirudi datorren larunbateko ekitaldi osoa gaztelania hutsez izango dela.


Erantzun

Sartu