Scroogled zientzia fizkiozko ipuina da: Googlek bere bilaketa zerbitzuak bizitzaren hainbat alderdi kontrolatzeraino zabaltzen ditu. Mugetako zaintza eta identitate kontrola ere Googleren sistema batek egingo du, gobernuen enkarguz. Dena, gaiztakeriarik ez egiteko Googleren mantra horri jarraituz, don't be evil, ez gaiztoa izan. Harik eta, agian, makinaria osoa gaiztotzen hasten den.
Egilea Cory Doctorow da. Zientzia-fikzioko idazle berrietako bat, eta blogari ezaguna Boing Boing-eko sortzaile eta editorea delako.
Doctorowk Creative Commons lizentzia batekin banatzen ditu bere lanak: doan dira jaisteko eta kopiatzeko, eta baita itzulpenak dira, baina ez dira eduki guztiz libreak non-commercial salbuespena dutelako.
Irekitasun erlatibo horrek doako itzulpen mordoa ekarri dio Scroogled lanari. Hona hemen itzulpen guztiak.
Euskaraz ez dago bertsiorik oraingoz.
Erantzun
Sartu