Teknologia albisteak
1

Googlek 10 urte bete ditu (berriz ere)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-09-08 : 11:09

Atzo, irailak 7, bete ziren 10 urte Google enpresa gisa eratu zenetik. Tira, blog eta abarretan bazabiltza gaur, kronologia desberdinak aurkituko dituzu hamar urte hauen historia marrazten dutenak. Horietako batzuetan ikusiko duzu, noski, Google 1998 baino lehenago ere esistitzen zela.

Adibidez, iazko irailean ere, hilak 15 zituela, 10. urteurrenaren berri ere izan genuen, eta ordukoa da kontaketa berezi hau, zenbait urtemuga posible ematen dituena. Googlek berak ere bere historia korporatiboaren orria badarama, non jaiotza data zehatzik ez den aipatzen: lehen unea 1995. urtean kokatzen da, data zehatzik gabe, Sergey Brin eta Larry Page ikasleak Stanford unibertsitatean elkartu zirenekoa. Bi lagun hauek jaso zuten lehen dirua uda hartan Andy Bechtolsheim-ek eman zien 100.000 dolarreko txekea izan zen. Txekea diru bihurtzeko, konpainia sortu zuten formalki, eta 1998ko irail hartan bertan kontratatu zuten lehen enplegatua, Craig Silverstein.

Katxe historikoa gordetzen duean Archive.org webguneak, 1998ko azaroko pantaila-irudi bat du Googleren itxura zaharrena erakusten duena.

Erantzunak

Sustatu
2008-09-08 : 12:37

Interesgarriak suertatu dira urteurren honekin batera argitaratu diren beste artikulu batzuk: Google 10 urte barru aurreikusten saiatzen direnak.


Erantzun

Sartu