Duela 370 urte, Hondarribiak bere historiako setiorik gogorrena jasan zuen. Garai gatazkatsu haiek gogora ekartzeko Hondarribiko Udalak bultzaturik zenbait ospakizun egituratu dira: Online Erakusketa, Setio Handiaren Kazeta eta Hitzaldi Ziklo bat.
Duela 370 urte, Hondarribiak bere historiako setiorik gogorrena jasan zuen. 1638ko uztailaren 1ean, Frantziako XIII eta Nafarroako II zen Luis erregearen jeneralik aipagarriena zen Condé-ko printzearen gudaroste boteretsuak Hondarribia setiatu zuen. Bi hilabetez, behin eta berriz, erasoei aurre egin ondoren, Condé handia, bere helburuak burutu gabe, presaka erretiratu zedila lortu zuten.
Garai gatazkatsu haiek gogora ekartzeko, Hondarribiko Udalak bultzaturik eta Zehazten Z.K. Kultur Enpresak antolaturik zenbait ospakizun egituratu dira:
- Online Erakusketa: Hondarribiako historian hain eragin handikoa izan den gertaera hau oroitzeko hondarribia1638.info online erakusketa antolatu da. Bertan setioaren inguruko gertakariak, lekuak, protagonistak, tresnak, armak, irudiak eta abar daude ikusgai Uztailaren 1az geroztik.
- Setio Handiaren Kazeta: Setioak iraun zuen bi hilabeteetan zehar kazeta honen bost ale argitaratuko dira, hondarribiatarrek gertakari larri honen momentu berezien berri izan dezaten. Horretarako hiritarren artean banatuko da ale bakoitzari dagokion egunean. Gainera, gertakarien aipamen motzak egunero azalduko dira komunikabideetan. Kazeta banatuko den egunak: Uztailak 7, Uztailak 18, Abuztuak 14, Abuztuak 30 eta Irailak 8.
- Hitzaldi Zikloa: Gai honen inguruko bost hitzaldi antolatu dira Urrirako. Hauek Hondarribiako Udaletxeko Areto Nagusian izango dira 19:30tan.
- 2008-X-2: Álvaro Aragón Ruano (EHU/UPV): Vervins-etik Piriniotako Bakea arte: Balidoen Aroa Espainia eta Frantzian
- 2008-X-8: César Fernández Antuña: Las fortificaciones de Hondarribia ante el Sitio de 1638
- 2008-X-16: José Ramón Guevara Urquiola (Hondarribiako liburuzaina / Bibliotecario de Hondarribia): Hondarribia, 1638: el bloqueo naval
- 2008X-23: Carlos Rilova Jericó (Eusko Ikaskuntza / Sociedad de Estudios Vascos): Un día en la vida cotidiana del siglo XVII
- 2008-X-30: Carlos Rilova Jericó (Eusko Ikaskuntza / Sociedad de Estudios Vascos) e Iñaki Garrido Yerobi (Doctorando en Historia Medieval): El Gran Asedio, unas consecuencias de larga duración
Ez da Nabarraldeko kide izan behar setioari buruzko weborrian datorren "1521.ean ere frantsesek eraso eta bereganatu zuten..." esaldiaren gogorraz jabetzeko.
Hondarribiaren mendeetako izaera nafarraz hitz bat bera ere ez jasotzea bezain gogorra gutxienez. Non eta historiaren gertakari "funtsezkoak" gogoratzen diren azalpenetan. Antza hiribildua konkista militar bidez Nafarroa izatetik Gaztela izatera igarotzea ez da gertakari historiko funtsezkoa.
Zertarako behar ditugu alderdi "ez-abertzaleak", "abertzaleak" ditugun lekuetan gure burua ukatzeko nahikoa bagara? Eutsi hor lagunok!
Bide batez, zorionik beroenak 5 hitzaldietatik 4 gaztelaniaz egingo dituzuelako, non eta euskararentzako hain arrotz den Hondarribia bezalako herri batean.
7. mendeurrena ospatzen duzuenean ea 5etatik 2ra pasatzen zareten. Zorionak!