Sustatu logoa Teknologia albisteak

HPSren dirulaguntzak Interneteko proiektuetarako

Sustatu
2008-09-04 12:09

Ekainean ebatzi ziren arren, EHAA buletin ofizialak abuztuan argitaratu zituen Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako (HPA) euskara sustatzeko dirulaguntza esleipenak. Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) hainbat proiektuk jaso dute laguntza, eta hedabideen alorrean ere bada Interneterako laguntzarik.

Hedabideak

Hedabideak

Hedabideen deialdian, Internet bidezkoak ere sartzen ziren, eta haraxe aurkeztu zen Sustatu: 8.549 euroko dirulaguntza jaso dugu. Esparru honetan laguntza handienak jaso dituzten proiektuak hauek dira:

Prentsa idatziko alorrean, Berriak (1.616.699 euro), Hitzak (400.000), eta Argiak (324.000) eramaten dute deialdiaren gehiengoa.

IKT

Informazio eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) euskara sustatzeko deialdian, berriz, hauek izan dira laguntza handiena jaso duten proiektuak:

  • Nontzeberri: 56.692 euro
  • Elhuyarren Zientzia.net 53.118 euro
  • Redox-Ekodomus 34.007 euro
  • Elhuyarren Zernola.net 33.057 euro
  • Nafarroako ikastolak: 32.451
  • Digital Vascaren (Diario Vascoren Interneteko adarra), Klik eta klik: 31.201
  • Norbolsa: 28.699

Sustatu, esan bezala, ez da deialdi honetan sartu baina webgune honen bultzatzaile diren enpresek, CodeSyntax eta Goienak, beste proiektu batzuk garatu ahal izango dituzte laguntzarekin. Goienaren ekimenak hauek dira:

CodeSyntax-enak:

  • Blogak.com 9.348 euro
  • Publizitatea.net ekimena: 5.719 euro
  • Plone CMS sistema euskaratzeko, 2.827 eurok

Arreta deitu diguten beste kontu batzuk:

  • China Shipping Spain Agency-k euskarara itzultzeko laguntza lortu du 1.950 euro.
  • Deustu Fundazioaren webtb.eu proiektua, euskarazko telebista interaktiboa, 22.771 euro.
  • Errioxa Aldeko Euskaldunak Ttiki-Ttaka elkartearen Ebro ondoan gazteak kalaka blogarentzat, 750 euro.
  • Bakarrik 5 proiektu ageri dira hizkuntza teknologien atalean: Vicomtech, Eleka, Elhuyar (2) eta Uzeirenak.
  • Zenbait joko euskaraz honako enpresen eskutik: Gestionet Multimedia SL, Digital de Medios (Ziberritarrak), Ametsa Soft.
  • Lan mundurako euskarazko edukiak atalean 2 proiektu baino ez.

Beste alor batzuk

Aipaturiko esleipen sorta horiez gain, beste deialdi batzuetako laguntzak ere argitaratu ziren abuztuaren 12ko EHAA alean:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu