Hadroien Talkagailu Handia (LHC azeleragailua), etzi martxan
Historian egin den esperimentu zientifiko handienaren hasiera etzirako, irailaren 10erako, iragarri dute azkenean. Genevako CERN-ean izango da. Egun horretan LHC (Large Hadron Collider azeleragailua) martxan ipiniko da eta satelite bidezko broadcast-ean eta zuzeneko webcast-ean jarraitzeko aukera izango goizean goiztik.
Genevako CERN-ean (Conseil européen pour la recherche nucléaire) 1989 urtean martxan ipini eta 12 urtetan antzeko helburuetarako LEP (Large Electron-Positron Collider ) azeleragailua erabili zen CERN-en .
Gero, 2000. urteko azaroan, itxi zen hura eta toki berean LHC (Large Hadron Collider ) partikulen azeleragailu berria eraikitzen hasi ziren. Euskaraz esateko, LHC azeleragailua edo Hadroien Talkagailu Handia erabil dezakegu, ItzuL zerrenda irakurritakoaren arabera.
LHC-aren lan eta prestaketetan 80 herrialde baino gehiagoko milaka fisikari eta ingeniari lan egin dute 20 urtean eta 7.000 miloi euro inguru inbertitu dira, horregatik diote lurrean inoiz egin den esperimentu handiena dela.
Labur esanda esperimentuaren helburua protoiak azeleratzea da, ia argiaren abiaduran ipintzeko (argiaren abiaduraren %99,999999) eta energia oso handia lortu arte ( 7 TeV edo 7 mila miloi elektroi-Volta espero da lortzea protoietan, 1eV=1.6 10-19 J delarik). Une horretan elkar joka ipiniko dituzte inoiz lortu den energia handiena lortzeko eta zer gertatzen den eta zer nolako erreakzioak ematen diren ikusteko.
LHC eta egingo diren esperimentuen segurtasunaren inguruan luze eztabaidatu da. Izan ere, Suitza, Alemania eta Austriako zenbait zientifikok Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira eraman dute CERN zentroa eta LHC azeleragailua, iragarritako esperimentua oztopatzeko.
CERN -eko John Ellis -ek segurtasunaz mintzo da bideo honetan
Esperimentua zuzenean jarraitzeko: Live satellite broadcast information (goizeko 7:00etatik aurrera) eta Live webcast (goizeko 8:30etatik aurrera)
Erantzunak kargatzen...