Iragarri bezala, irten da Chrome kalera, Googleren nabigatzailea. Eta irakurle fin batek azkar ikusi bezala, ez dago euskarazko bertsiorik. Lastima. Produktua azkarra da oso, eta detaile interesgarriak ditu. Baina Firefox euskarazkoa erabiltzen jarraitzeko gomendatzera ausartuko gara.
Argazkiak.org | Euskaraz idazten Chromen © cc-by-sa: codesyntax
Hizkuntzaren hobespen horiek erraminten menuan topatuko dituzu, Options aukeran, Minor Tweaks fitxan, Language botoian. Euskara hobesteko nabigaziorako, Add botoian sakatu eta Basque aukeratu. Gero goraino igo, lehena gera dadin.
Argazkiak.org | Chrome Spell-checker © cc-by-sa: codesyntax
Argazkiak.org | Chrome search shortcuts © cc-by-sa: codesyntax
Goiko irudi honek erakusten du zenbait bilatzailerentzat laburdurak aukeratu ditugula: ta Tagzaniarentzat edo mi Mininovarentzat. Horri esker, omnibar lerroan ta ekain bilatu eta termino horren bilaketa zuzena lortuko dugu Tagzanian.
Interneteko erabilpenaren dominazio osoago baterantz ote doa Google? Zergatik behar zuen nabigatzaile bat? Hainbat iritzi plazaratu dira jada kontu honen inguruan eta gehiago ere argitaratuko dira. Miguel Cuesta Dirson aditu bizkaitarrak bereziki analisi zorrotza egin du, eta irakurri.
Bestalde, egun hauetan Microsoft-en Internet Explorerren bertsio berria irten da beta eran, Internet Explorer 8. Bertsio berri hau, Firefox 3 eta Chrome konparatuz, artikulua idatzi dute Microsiervos blogean.
Guri dagokigunez, alderdi interesgarriak hor daudela ukatu gabe, Firefox 3 euskaraz gomendatzen jarraituko dugu, internauta euskaldunarentzat ondoen prestatutako nabigatzailea delako.
Gehigarriak oraindik ez ditu onartzen Chrome-k, baina programatzaileentzat API ezberdinak izango ditu.
Bilaketen laburdurena aspalditik dakar Firefox 3k. Bilaketa-motorrak kudeatzeko leihoan gehi daitezke gako-hitzak.
Kode inspektoreari dagokionez, Firefox 2an berez bazetorren ere, Firefox 3rako gehigarri gisa utzi dute. Baina hori baino askoz hobea da Firebug eta nekez hobe daiteke halako tresna (JavaScript arazteko tresnarik onenetakoa, dudarik gabe).
Chrome-ren lokalizazioak nondik atera diren batek daki, baina euskarazko bertsioek Googlen izan duten arreta kontuan hartuta... honen inguruan informatzen saiatuko naiz.
Chrome-k Internet Explorer 8 betak baino memoria gehiago jaten du eta, aldi berean, IE 8ak Windows XP baino memoria gehiago behar du.