
Bezero euskalduna mesfidatia ote da? Ala beldurra diote saltzaileek? Euskarazko webguneak bisitatzeko, edo webguneen euskarazko bertsioak erabiltzeko ohitura duena jabetua da honezkero zer imajinazio motza duten beren burua goraipatzeko orduan horietako arduradunek edo marketing-aholkulariek. Ez beti, noski, salbuespen asko baitago --batzuk oso pozgarriak, gainera--, baina bai gehienetan.
Ohar honen bitartez HERRI IRRATIA LOYOLA MEDIAk Durangon izango duen LOYOLA MEDIA DURANGO (98.0FM) irrati berriaren emisioen hasieraren berri eman nahi dizuegu. Datorren asteartea, hilaren 15.ean, goizeko 10.00etan hasiko da emisioa Durangoko Kurutziaga kalearen 7. zenbakian dauzkagun estudio berrietatik.
Denbora asko lanean aritu ostean, dagoeneko martxan da MusikHerriaren webgune berria, aurrekoa baino osatuagoa edukiz: MusikHerria.org
Martxan dago jada Argazkiak.org proiektu berria. Nahi beste argazki sarean doan gorde eta partekatzen uzten dizun zerbitzu euskalduna da Argazkiak.org, CodeSyntax enpresak sortutako webgunea.
Urretxu-Zumarragako Otamotz herri-aldizkariaren ale guztiak sarean jarri ditugu. 1993tik gaurdainoko aldizkari guztiak irakurri eta kontsultatu daitezke.
Euskarazko hizkuntza eskakizuna behar zuen lanpostu baterako, eta ez zen gauza bere kabuz azterketa pasatzeko: lagun euskalduna bidali zuen bere izenean azterketa gainditzeko 2005ean. Harrapatu egin zituzten ordea, eta orain epaiketan, fiskaltzak zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen du funtzionariogai iruzurgilearentzat.
Uztailaren 9tik 11ra, XI. Jazzber jaialdia. Getxotik pasako diren hiru talde, egun hauetan Bermeon ere: Pierre Anckaert taldea, Kristian Brink Quartet eta Andrej Pivec Organic Quartet. Bermeoko Kafe Antzokian 20:30ean
Datorren larunbatean, uztailak 12, arratsaldeko 7etan hasiko da ekitaldia, Hernaniko kiroldegiko frontoiean. EGIN eta EGIN irratiko langile ohiek antolatu dute, bi hedabideen itxierraren 10. urteurrena gogorarazteko. Informazio guztia beren blogean aurki daiteke.
Jamaika ikusteko atala berritu dugu Sustatun. Funtsean, lehengo gauza bera da, edonork markatzen ahal du sareko erreferentzia bat komentario batekin, baina orain arte del.icio.us erabiliz egiten zen, eta orain, lastermarkak gordetzeko Bildu.net zerbitzu euskaldunarekin ere egin daiteke.
Urtero legez, oporretara joango zarete Sustatukoak. Poztekoa da hori, eta pozten gara zinez. Ongi mereziak dituzue. Baina zuek opor izan ala ez izan, eta geu ere oporretan egon ala ez egon, baten batzuk Sustatu daukagu geure nabigadoreko lehenengo orritzat.
Eremu sozio-ekonomikoa euskalduntzea guztiz estrategikoa da euskararen normalizaziorako, eta zeregin horretan agente guztien inplikazio aktiboa eta lankidetza ezinbestekoak dira. Bai Euskarari Ziurtagiria alor horretan eragiteko tresna izan da 2000ko ekainetik jorratutako bidean.
Zazpi urte beteko ditu aurten Sustatuk, eta gure erabilpen estatistiketan, lehenbiziko aldiz, orain gailendu da bai Firefox-en erabilpena (software librea) eta baita euskara nabigatzaileen konfigurazioetan.
Pausumedia Elkartea, Irun Iruten Euskara Elkartea, Hitzak eta Hondarribiko euskalgintzako eragile batzuk, 2006ean abiatutako gogoeta prozesu baten ostean, Behe-Bidasoako euskarazko tokiko prentsaren aldeko manifestoa aurkeztu dute, uztailaren 5ean, Hondarribian eta herritarren aurrean. Eskualdeko 60 bat kazetari, musikari, artista eta euskalgintzako eragilek euskarazko komunikazio proiektu baten alde egin dute.
Matraka handia ematen dut nik kontu honekin, baina oso inportantea deritzot, eta hemen nator berriro. Firefox hobeto, Internet Explorer baino, baina zer dela ere IExplorer erabili behar baduzu, egizu euskaraz, eta euskarazko konfigurazioarekin.
Euskara 21 ekimeneko Oinarrizko Txostenean esaten den zerbaiti heldu asmoz natorkizue. Txostenean zera esaten da: poetak aipatu zuen harako euskara noranahiko hura biziberritu egin da urteotan, eta are noranahikoago izatera iritsi da, ezbairik gabe. Euskara maite badugu ez da, hain justu, noranahikoa delako, etxean bezala sentiarazten gaituelako baizik
IMH Webgunean manual batzuk sortuta dauzkagu. Eta orain euskeratuta daude. Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikak eta Oinarrizko Segurtasuna Interneten
Windows XP sistema eragilea ez du gehiago ofizialki banatuko Microsoftek. Ekainaren 30a izan zen azken data. Saltzaileek dendetan jarri ahal izango duten Microsoften sistema eragile bakarra Windows Vista izango da, salbuespen tenporal batzuekin. Dena den, iraungi bitartean, euskaraz erabil dezakezu sistema eragile hau, eta nahi duzunean, lizentzia berririk ez ordaintzeko, software librera salto egin dezakezu.
Erakusketa honetan, defentsarako nahiz erasorako balio zuten bunkerren, hau da, hormigoizko lan erraldoien, eraikuntza prozesu eta tipologiei buruzko material grafiko eta dokumental ezezaguna dago ikusgai. Hendaia inguruko gotorlekuetan bisita gidatuak eskainiko dira
Gaur uztailak 2, arratsaldeko 19.00etan hasita eta larunbatera arte Donostian izango diren PornoPunkFeminismoa jardunaldietako partehartzaile baten ohar biografikoa da hau, Artelekuk argitararatutakoa, bertan parte hartuko duen artista batean, Diana Pornoterrorista. Emakume lasaia eta barea nintzen, munduarekin zerikusirik ez edo zerikusi gutxi zuten abstrakzioak besterik ez nuen idazten. Sistemak, terrorista guztiak bezala, munstro eme bihurtu nau.
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretua onartu berri du Eusko Jaurlaritzak, eta gaur aurkeztu du publikoki HPSk. Dagoeneko, gaztelania arriskuan ikusten duten horiek neurri faxistatzat hartu dute. Jarraian, HPSk gaur emandako azalpenetatik puntu batzuk nabarmenduko ditugu. Zein eskubide bermatzeko eskatzen den, eta zein eratako zerbitzu eta enpresek eman beharko dituzten.