Google Chrome nabigatzaile berria gaur kaleratuko da
2008-09-02 11:09
Ezaugarri nagusiak:
- Azkarrago eta seguruagoa izateko promesarekin jaiotzen da.
- Web aplikazioak arinago korritzeko pentsatua: adibidez, Gmail aplikazioaren integrazioaren adibideekin ilustratu du Googlek bere proiektu berria (besteak beste)
- Javascript interpretatzeko motore berria, V8 izeneko, propio garatutakoa.
- Helbide-bilaketa barran, berez osatzen diren emaitzen agerpena (Firefox 3k bisitatuak gogoratzen dituen bezala, baina datu gehigarriekin ere bai, Googlek iradokitako emaitzekin nonbait)
- Fitxak bai, baina helbide barraren gainetik interfazean, eta prozesu desberdinak garatuko direlarik fitxa bakoitzean. Itxi fitxa, eta haren prozesua itxiko da.
- Irekitzean, gogokoen arteko pantaila txikituen mosaiko bat erakutsiko dizu Chromek.
- Modu pribatua, incognito izenekoa. Log edo arrastorik ez dute utziko horrekin bisitaturikoek, eta ez dira azalduko hasierako mosaikoan ere. Pornoa ikusteko aproposa, noski.
- Bilaketa leihoak harrapatzeko aukera: zure webgune bisitatuenen bilaketa prozesuetako kutxatilak gogoratuko ditu Chromek eta helbide-barraren iradokizunetan edo hasiera-orriko mosaikoaren ondoan agertuko dira.
Atzo, irailak 1, Googlek iragarri zuen gaur (irailak 2) kaleratuko dela Google Chrome. Kaliforniako orduarekin ibiltzen da Google, eta ez dakigu horrek zer ordu esan nahiko duen Euskal Herrian.
Erantzunak kargatzen...