Sustatu logoa Teknologia albisteak

Skype, elkarlanean euskaratua

Lantalan.com - Emun
2008-09-12 10:09

Aitzol Arruabarrena lazkaotarrak Windows-erako Skype 3.8 bertsioa euskaratu du. Itzulpenaren zuzenketa lanak EMUNeko lankide batzuek egin eta gero prest dago tresna euskaratzeko fitxategia. Horretarako euskara.lang fitxategia jaitsi behar duzu ordenagailura, eta zure Skype instalaziora egokitu.

Foro honetan aurkituko duzu fitxategia.

Gaztelaniazko instalazio batean nola ezarri behar den instrukzio hauek jaso ditugu:

  • Kopiatu fitxategia hurrengo direktorioan:  Skype duzuen direktorioaren barruan phone izeneko direktorio bat dago. Kopiatu bertan euskara.lang fitxategia. Adibidez: c:/ archivos de programa/ Skype/ Phone/
  • Ondoren, joan Herramientas fitxara eta bertan aukeratu cambiar idioma eta honen barruan beheko partean cargar idioma skype
  • Euskara.lang fitxategia aukeratu eta eman ‘Cargar’-i eta listo!!

Emaitzak itxura hau izango du amaitzen duzunean:


Argazkiak.org | Skype euskaratuta © cc-by-sa: marije.emun

Lantalan eta Emun-en eskutik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu