Ning ere euskaraz
Erabiltzaileen ekimenez euskaratutako Interneteko bi produkturen berri eman dugu jada gaur (Skype, Windguru) eta hona hirugarrena: Ning sare soziala. ZirIKTeroak komunitatearen ekimenez gauzatu da itzulpena kasu honetan.
Jokin Lacalle Jolaus IKTeroak hala azaltzen du egindakoa: "Zirikteroak martxan jarri bezain pronto itzulpen lanari heldu genion gutako batzuk. Une honetan aplikazioa osorik itzulita ez badago ere %89a euskaratuta dago. Fitxategi hauek denon eskura ipini ditugu, nahi dituenak bere Ning atari propioan erabili ditzan. Behin itzulpen fitxategiak jaitsi ondoren jarraitu behar diren urratsak gunea euskaraz ikusi ahal izateko oso sinpleak dira." Informazio gehiago, hemen.
ZirIKTeroak taldeak "irakasle euskaldunen komunitate irekia, partehartzaile eta kolaboratiboa izan nahi du." IKT konpetentzien esperientziak partekatzea, ezagutza trukatzea du helburu, elkarlana eta kolaborazioa, komunikazioa eta elkarrizketa. Honela aurkeztu zuen talde hau Jolausek berak, martxan jarri zenean.
Ning plataforma bat da, sare sozial parametro jakin batzuen gainean eraikitzen uzten dizuna. Orain, interfazearen hizkuntza euskara ere izan daiteke bertan sare berri bat bultzatu nahi baduzu.
Erantzunak kargatzen...