Teknologia albisteak

Ikasturte berria, EuskalNatura berria

Erabiltzailearen aurpegia
Antton Alberdi - EuskalNatura.net
2008-09-15 : 10:09

Beste behin, ikasturte berriaren etorrerarekin batera EuskalNatura.net webguneari diseinu eta edukian itzuli bat gehiago eman diogu. Diseinua goitik behera aldatzeaz gain, eduki berri ugari jarri ditugu bisitarien eskura eta lehenagotik zeudenak eskuragarriago bihurtzen saiatu gara.

Diseinu berria

Webguneak garai berrietara egokitu behar dira, teknologiak etengabe egiten baitu aurrera. Interneteko konexioak gero eta hobeak direnez, webgune sendo eta informazioz beteak sortzea posible da. Informazio guzti hau erabiltzailearengana ahalik eta erarik errazenean iristeko, gainera, egituraketa eta diseinu onak lantzea gakoa izan ohi da eta EuskalNatura.net-eko lantaldea horretan saiatuko da uda honetan.

Ajax eta JavaScript teknologiak erabiliz, webguneari itxura modernoagoa eman diogu eta baita erabilterrazago bihurtu ere. Portadan albisteek garrantzia izaten jarraituko dute, baina webgunera gehitzen ditugun artikulu eta dokumentu berriak sarreran ikusgai izango dira. Barrualdeko informazio guztia, gainera letra-tipo berriarekin eta inguru leunagoarekin bisitatzeko aukera izango da.

Informazio gehiago

Ohikoa den bezala, EuskalNatura.net webgunean sail berriak ireki ditugu ikasturte berrirako. Ikasturte honetarako animalien soinuak biltzen dituen mediateka prestatzeari ekin diogu eta lasterrera elkarrizketen atala ere martxan jarriko dugu. Bideoen atala ere osatzen ari gara eta diseinu berria baliatuz, bideoei garrantzia handiagoa emango diegu hemendik aurrera.

Argazki galeria, eztabaidaguneak, natura eta zientziaren inguruko atalek eta gainerako sailek bere horretan jarraitzen dute, egunero-egunero informazio berria gehituz eta zaharra eguneratuz.

Honenbestez, gustatuko zaizuelakoan, besarkada bat eta eskerrik asko EuskalNatura.net webguneko lantaldearen izenean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago