Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gipuzkoa txoribistan, aireko irudi ikusgarriak

Sustatu
2008-09-15 13:09

Blom Pictometry enpresak egin ditu hegaldiak, toki bakoitza lau norabide kardinaletan arakatuz argazkietarako.

Enpresa horrek berak, era berean, beste mapagile batzuei ere saltzen dizkiete datuak, eta adibidez, Microsoft-en Virtual Earth aplikazioaren mapetan (Maps.live.com) ere ikus daitezke ikusmira hauetako asko. Horra konparazioa, Eibarko Untzaga Plaza Virtual Earth-en eta B5m-ko Txoribistan. Irudi berak dira, noski.


Argazkiak.org | Txoribista b5m © cc-by-sa: codesyntax


Argazkiak.org | Txoribista Virtual Earth Eibar © cc-by-sa: codesyntax

Hala ere, B5m-n esparru gehiago dago Microsoften mapetan baino: Donostiako txoribistarik ez dago Virtual Earth-en, baina bai B5m-n.

Seguruenik beste aplikazio batzuetan ere ikusiko ditugu txoribista hauek aurki.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu