Software librearen aldeko sinadura bilketa
2008-09-18 14:09
Zehazki martxan ipini den sinadura bilketan ondokoa eskatzen zaio Eusko Jaurlaritzari eta beste Euskal Administrazio Publikoei:
- Pertsonek Administrazioarekin dituzten harreman guztietan, Software Librea era aktiboan bultzatzea eta sustatzea.
- Software Librearen erabilera erakunde publiko guztietan eta gizartearen arlo guztietan ezartzea.
- Guztion zergekin hornitutako aurrekontu publikoa, gizartearen onerako, Software Librearen garapenean inbertitzea.
- Software Librearen esanahia gizartean zabaltzea eta bere abantaila eta onura anitzak hedatzea.
- Jende guztia programa libreen erabileran hezitzea, bereziki eskola heziketan.
- Lekuko enplegua eta independentzia teknologikoa bultzatzea, Software Librearen garapenean erabiltzaile komunitatearekin eta lekuko enpresekin aktiboki lan eginez.
- Teknologi Berriekin erlazioa duten aurrekontuen esleipenen inguruan eta gai hauei buruz egindako ekintzei buruz era garden eta aktiboan informatzea.
Eskaera sinatzeko Software Librea nahi dugu! webgunean.
Erantzunak kargatzen...