Sustatu logoa Teknologia albisteak

Donostiako Zinemaldiko sarrerak Internet bidez erosteko

Sustatu
2008-09-13 09:09

Donostiako Zinemaldia datorren ostegunean hasiko da (hilak 18), baina sarreren salmenta igande honetan (14an) hasiko da, goizeko 9.00etatik aurrera, baita Internet bidez ere. Sustatuk zinezale akreditatua izango du Zinemaldian berriz ere: Xabier Mendiguren Elizegi prolifikoa. Eguneraketa, larunbata: emanaldien ordutegia argitaratu da jada, hemen duzu programazioa.

Zinemaldiaren webgunean aurkituko duzu sail ofizialaren edo gainerakoen atalen filmen zerrendak (azalpen zehatzagoak PDFetan). Eguneraketa, larunbata: film horien emanaldien ordutegia argitaratu da jada, hemen duzu programazioa.

Sarrerak erosteko, igandeko 9.00etan irekiko dira lehiatilak Kursaal-ean.

Egun berean eta ordu beretik hasita egin ahal izango dira erosketa telematikoak:

  • Servikutxa zerbitzuan, Kutxaren kutxazain automatiko aurreratuetan, komisiorik gabe.
  • Telekutxa telefono zerbitzua, 943001200 telefonoan, sarrera bakoitzeko 0.60 euroko komisioarekin.
  • Internet bidez, Zinemaldiko webgune ofizialean, edo Kutxaren bidez, bi kasuetan sarrera bakoitzeko 0.50 euroko komisioarekin.

Salmenta telematikoak ez du etenik izango irailaren 14ko 9.00etatik aurrera. Kursaaleko lehiatiletako ordutegirako, kontsultatu webguneko orri honetan, Non fitxan.

Telekutxa eta Internet zerbitzuen komisioak Kutxak kobratzen ditu. Suposatzen da bitartekaritza elektronikoak soldatak aurreratzeko balio duela, automatizatu egiten baitira lehen jendearen lana eta orduak eskatzen zituzten prozedurak, baina ez dirudi horrek Kutxari eragiten dionik. Benetan gehiago kostatzen da automatizazioaren ondoren?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu