Koldo Zuazok (Eibar, 1956), euskalkiei buruzko bere ikerketak gaurkotu eta sakondurik, liburu berri bat kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik: "Euskalkiak. Euskararen dialektoak". Liburuaren berrikuntza nagusia gaur egungo hizkerak eta hiztunak aintzat hartzea da, eta baita mapen ugaritasun eta zehaztasuna ere.
Orain dela zenbait urte euskalkien ikuspegi orokorra eskaintzen zuen liburua idatzi zuen: "Euskalkiak, Herriaren lekukoak". Haren harrera ona ikusita, eta azken aldiko ikerketen emaitzak jasotzeko asmoz, goitik behera aldatu du, liburu berria bihurtuz. Atal batzuk kendu egin dira: Araba eta Erronkari-Zaraitzuko euskarari buruzkoa, gaur egun bizirik dauden euskalkiak hobetsi baititu; bestalde, atal berri bat erantsi du, Amerikako euskarari buruzkoa, jatorri ugaritako euskaldunen topaketak hizkuntza berezirik sortu duen edo ez aztertuz.
Egilearekin egindako elkarrizketa irakurri edo euskalkien mapa gaurkotua jaitsi nahi baduzu, ikus hemen
Erantzun
Sartu